Tolosa urteko edozein sasoitan dago eder, baina, egiari zor, udako eguzkiak argi eta kolore bereziak ematen dizkio. Uda honetako eguraldiak Tolosan laino eta euri egunak ere utzi dizkigu, ekaitz edo xirimiri eran.
Edozein izanda ere giroa, aurten Tolosako kaleetan turista ugariren presentzia nabaritu dugu udako hilabeteetan. Hori berretsi digute Tolosako Turismo Bulegotik. Eta asko pozten gara!
Tolosaz gozatu izana espero dugu. Agian, souvenir gastronomikoren bat eraman bazenuten, gure herriaz gozatzen jarraitzen duzue oraindik: bonbak, teilak eta zigarroak, gorrotxak, babarrunak, Ibarrako piparrak, sagardoa, gazta...
Sare sozialetan utzi dizkiguzuen argazkiek ere gozatu, gozatu duzuela erakusten dute, bai. Instagrameko batzuk bildu ditugu jarraian. Eta, ez ahaztu, @tolosaturismoa erabiliz aipatu edo etiketatu gaitzakezula nahi duzunero. Pozik partekatuko ditugu zuen esperientziak Tolosan.
Eta, jakina, besoak zabalik hartuko zaituztegu itzuli nahi duzuen guztietan!
Foto: @bakexplorer
Argazkia: @flytobasque
Argazkia: @javierarmentia
Argazkia: @josecarlosgilgon
Argazkia: @aranchaglezlaya
Argazkia: @icabieces
Argazkia: @katsu2149
Argazkia: @namelessgabri
Argazkia: @xavimartinezpauli
Argazkia: @javy_photography_2020
Argazkia: @josebair
Argazkia: @laurent_0309
Argazkia: @ya_ya_yasha
Argazkia: @javy_photography_2020
Argazkia: @txispunk
Argazkia: @itzeaitzea