Hemen zaude

Tolosako pintxo onenen zerrenda

2020/08/05 |

Tolosa bisitatzeko arrazoietako bat da gastronomia. Tokiko produktuak herriaren nortasun-ikur dira: babarrunak, gozoak, piparrak, gazta, sagardoa. Horretaz gain, mahaiaren inguruan zein tabernako barran esperientzia gastronomikoak bizitzeko lekua ere bada Tolosa, bertako pintxoak dastatuz. 

Tolosako gastronomia tradizio handikoa da eta pintxo dastaketak bisitari askoren helburu dira aspaldidanik. Edariarekin batera hartzen dira pintxoak, bizpahiru mokadutan. Jaki-zati txikiak tradizionalki ogi-zatien gainen jartzen ziren zotz batekin helduta. Hortik dator izenaren jatorria, gaztelaniako “pincho” hitzetik. Mokadu, banderilla zein errazio ere deitu izan zaie. 

Pintxoen tradizionalak alde batera utzi gabe baina Euskal Sukaldaritza Berriaren garapenak ekarri dituen berrikuntzei jarraituz, pintxoen kontzeptua ere eraldatu egin da azken urteotan eta originaltasuna bihurtu da ezaugarrietako bat. 

Tolosako tabernetako barrak hainbat mota, itxura eta prestaketa-mailaz sorturiko pintxo ezberdinez egoten dira koloreztatuta. Ohikoak diren tortilla pintxoa, gilda, txipi… toki guztietan aurki daitezke, baina taberna ia guztiek dituzte, jada, ezagun bilakatu diren beren sorkuntza bereziak. 

Gaurkoan, Tolosara datorren orok probatu beharko lituzken pintxoen gomendio bat ekarri dizuegu, argazki eta guzti! 

-AMA tabernako abakando entsaladilla:

Ama taberna, pintxo, gastronomia, Tolosa, turiusmo rural

-Ikatza tabernako txibiak:

Ama taberna, pintxo, gastronomia, Tolosa, turiusmo rural

-Egokiko kroketak:

Ama taberna, pintxo, gastronomia, Tolosa, turiusmo rural

-BideBideko urdaiazpiko pintxoa, piper berdearekin, perretxikoekin, foiearekin, sagar purearekin eta oportoarekin:

Bidebide taberna, pintxo, gastronomia, Tolosa, turiusmo rural

-1990 tabernako Foie pintxoa:

taberna, pintxo, gastronomia, Tolosa, turiusmo rural

-Jokeleko tenperatura baxuan eginiko arrautza:

taberna, pintxo, gastronomia, Tolosa, turiusmo rural

-Illargiko hegaluzea:

taberna, pintxo, gastronomia, Tolosa, turiusmo rural

-Xareko odolki-orea, pikillo piperraren saltsa-estaldurarekin, gratinatua: 

taberna, pintxo, gastronomia, Tolosa, turiusmo rural

Tolosako pintxo goxoenen ranking hau tolosarrek osatu dute 2020/07/27 Tolosa Turismoaren sare sozialetan abiatu zen inkestaren bidez.

Aipatutako pintxoak taberna bakoitzeko berezitasunak dira, oro har. Horiez gain, noski, betikoak ere aipatu dira: tortilla patata, gilda, txaka… hauek guztiak probatu gabe geratuko al zara? Zatoz tolosara proposatzen dizugun esperientzia gastronomiko zoragarria bizitzera. 

Gainera, bizitzen ari garen egoerak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiak betetzen ari dira tabernatan, ez kezkatu, manpara batez babestuta baitaude pintxo guzti guztiak… Zure zain daude Tolosako pintxoak!