Udako hilabeteetako kultur-eskaintza zabaltzeko asmoz, bisita gidatuen eskaintza aurkeztu du Turismo bulegoak, bai tolosarrei baita bisitariei ere, Tolosako Alde Zaharreko kaleak eta larunbatetako azoka ezagutzeaz gain, Tolosako 3 “tenpluak” barrutik ezagutzeko aukera emanez. Tolosako Alde Zaharra, larunbateroko azoka, Santa Klara Komentuko Eliza, San Frantzisko Parrokia eta Santa Maria Parrokia izango dira bisita hauetan protagonista.
Aurreko urteetan gertatu den bezala, uda honetan ere, Tolosara hurbiltzen diren bisitariek eta oporrak herriak bertan igaroko dituzten Tolosarrek, herriko kale eta eraikuntza preziatuenak bisitatzeko aukera izango dute, Turismo Bulegoak eskainiko dituen bisita gidatuetan. 4 bisita gidatu ezberdin izango dira guztira: Tolosako Alde Zaharra, Tolosako Azoka, Tolosako 3 tenpluak eta Santa Maria Elizako bobeda.
Tolosako 3 “tenpluen” bisita gidatuak bi orduko iraupena izango du, eta astelehenetik larunbatera eskainiko da, Tolosaldeako Turismo bulegotik abiatuta. Santa Klara komentuan Iurreko Amabirjina, aldareak eta beste hainbat artelan bisitatu ahal izango dira. San Frantzisko Parrokian aldareak, organoa eta parrokiak ezkutatzen dituen altxor guztiak erakutsiko dira, eta Santa Maria Parrokian berriz, organoa, eskulturak, margolanak eta Andre Mariako Ganga bisitatuko dira.
Bestetik, Tolosako Alde Zaharra ezagutzeko aukera izango da astelehenetik larunbatera, eta larunbatetan Tolosako plaza nagusietan egiten diren azoketan barneratzeko bisitak antolatu ditu Tolosaldea Tour-ek, 3 euroren truke.
Ordutegiak eta egutegia
Tolosako Turismo Bulegoak antolatutako bisitak izango dira, eta eskaintza uztailaren 1etik aurrera izango dira eskuragarri.
Astelehenetik asteazkenera 2 bisita gidatu ezberdin eskainiko dira: Tolosako Alde Zaharra (10:00) eta Tolosako 3 tenpluak (11:30), 1:25h eta 2:00h-ko iraupenekin, hurrenez hurren.
Ostegun, ostiral eta larunbatetan berriz 4 bisita gidatu eskainiko dira: Tolosako Alde Zaharra (10:00 eta 17:30) ,Tolosako 3 tenpluak (11:30) eta Tolosako Santa Maria Parrokiako ganga (16:00), 1:25h, 2:00h eta 1:00h-ko iraupenekin, hurrenez hurren.