Hamaika bitxikeria zure belarrietara, mugikorra soilik erabilita! Gure webgunean, Spotifyn eta Google Podkast plataformetan topatuko dituzu Tolosako txoko bitxienen audio-errelatuak.
Orain, Tolosara egiten duzun bisitaz bere osotasunean goza dezazun eta gure herriaren historian barneratu zaitezen, audiogida bat daukazu prest: ibilbide bat proposatuko dizugu, eta podcast formatuan sortu dugun audiogidan, toki bakoitzari dagozkion bitxikeria eta informazioak ENTZUTEKO aukera izango duzu, aurrez aurre dituzun aldi berean.
18 kapitulu aurkituko dituzu sortu berri dugun audiogida honetan, horietako bakoitzak eraikuntza, kale edo plaza bati erreferentzia egiten diolarik. Audiogidaren bitartez proposatu dizugun ibilbidean, Gaztelako atetik hasita, Alde Zahar osoa zeharkatuko duzu San Francisco pasealekura itzuli baino lehen. Audio hauexek, guk proposatutako ibilbideari dagokion orden berean daude; hala ere, zuk nahi duzun audioa zuk nahi duzun momentu eta tokian entzuteko prestatuta daude.
Audiogida entzuteko hainbat modu dituzu, eta dena zure mugikorrean bertan: ibilbide osoa egin nahi baduzu, entzun itzazu orrialde honetan dauzkazun audio guztiak, ordenean.
Jakin audiogida hau Spotify eta Google Podcast-en ere topatu ahal izango duzula nahi izanez gero!
Toki jakin bateko audioa soilik entzun nahi baduzu, berriz, bilatu kapitulu jakin hori "Audiogidak" atalean (egin klik hemen orrialdera joateko), Spotify edo Google Podkast-en, edo eskaneatu Tolosako interes turistikoko tokietan topatuko dituzun QR kodeak. Kokaleku hauetan ondare plaka urdin batzuk ikusiko dituzu. Horietako bakoitzak, kokalekuaren historia idatzita izateaz gainera QR bat izango du, eta hori eskaneatuz gero, zuzenean toki horri dagokion kapitulua entzungo duzu.
Audiogida hauetan ez duzu topatuko ondare plaketan irakurri dezakezuna soilik: historia osatzea izan baita gure helburua!
Tolosan zehar zure ibilbidea irisgarriagoa egiteaz gain, Tolosako eraikuntza, kale eta plaza esanguratsuenen inguruan hainbat bitxikeria, sekretu eta abesti topatu ahal izango dituzu, eta dena zure mugikorrean bertan. Gure herriko historian murgiltzea nahi dugu, ikusi eta entzuteaz gain, bizitzea.
Gainera, Tolosako eraikuntza eta kaleen inguruan gehiago jakin nahi baduzu, eta barnekaldean ezkutatzen dituzten altxor eta sekretuak ezagutu nahi badituzu, egin klik hemen eta ikusi aurtengo udan Tolosako Turismo Bulegoak eskainiko dituen bisita gidatuen eskaintza. 4 bisita gidatu izango dira aukeran: Tolosako Alde Zaharra, Tolosako Azoka, Tolosako 3 tenpluak eta Santa Maria Elizako bobeda.