Hemen zaude

Ezagutu Tolosako flora eta fauna

2021/02/18 |

Urrats handiak eman ditu Tolosak azken hamarkadetan bere ingurugiroan fauna eta flora osasuntsuak izatea lortzeko, eta gaur egun egoera eredugarria du. Gaurko artikuluan, Tolosako kaleetan zehar buelta bat emanez gero aurki ditzakezuen animalia eta zuhaitz espezie batzuei buruz hitz egingo dizuegu.

 

Fauna

Rio Oria

Irudia: Tolosako Oria Ibaia

Arrainak

 

Oria ibaiak bere bokaleraino duen bidearen erdialdean kokatua izanik, Tolosak ibai-ingurune eredugarria du, Oria eta Araxes ibaiek dakarten ur korronteari esker animalia espezie ugarik aukeratu baitute ingurune hori bizitzeko. Eta hori gutxi balitz, bi ibai horien ibai-ertzak landare eta zuhaitz ugariren bizileku dira, gainera.

 

Azken hamarkadetan egoera hau lortzeko egin den lanaren lekuko izan dira tolosarrak, ez baita hain eredugarria izan beti. Izan ere, 1950 eta 1960eko hamarkadetan Oria ibaiaren kutsadura maila altua zen, papergintza industriaren jardunaren ondorioz.

 

Ahalegin handia egin ostean, Tolosak ibai-inguruneko fauna berreskuratu eta egoera osasuntsua du gaur egun. Posible da Oria ibaiko uretan arrain eta bestelako uretako espezie ugari aurkitzea, hala nola Ibai Amuarraina, Amuarrain Ortzadarra, Mendi Barboa, Iparraldeko Loina Txikia, Ezkailua edota Aingira.

 

Tolosako ibai-ekosistema gertutik ikusi nahi baduzue, Zumardia elkarteak eskaintzen duen piragua-alokairua gomendatzen dizuegu.

 

Tolosan aurki daitezken txoriak

Irudia: Tolosan aurki daitezkeen hegaztiak

 

Hegaztiak

 

Ibaiko fauna urtarra harmonian bizi da hegaztiekin. Oria eta Araxes ibaietako ertzak hegazti-mota ugariren bizileku dira, ingurune horien bioaniztasuna areagotuz.

 

Euren dieta arrainetan oinarritzen duten hegaztien artean Martin Arrantzalearen edertasuna da aipagarria. Hala ere, posible da bestelako hegazti ugari bistaratzea, hala nola Ubarroi Handia, Lertxuntxo Txikia, Lertxun Hauskara edota Kaio Hankaoria.

 

Intsektu eta landare-jatorriko bestelako elikagaiak jaten dituztenen kasuan, aldiz, Buztanikara Zuria edota Buztanikara Horia dira ederrenetarikoak, nahiz eta tamaina txikiko hegaztiak diren, buztan luzeak ikusgarritasun handia ematen baitie. Buztanikarez gain, Sorbeltz Arruntak, Enara Azpizuri eta Arruntak, Uhalde Enarak, Basahateak (bitxikeria bat: Arrek berde koloreko burua eta koloretako lumak izaten dituzte), Txilinporta Txikiak edo Ur Zozoak ere ikus daitezke.

 

Flora

 

Parque eloseguiIrudia: Tolosako Elosegi parkea

Zuhaitzak

Ibaietatik harago, tolosarrek badituzte etxetik hurbil parke eta lorategi ugari. Ederra da udaberriaz gozatzea Zumardiaundi, Zabalarreta, Elosegi edo Arkaute parkeetan, baita Emeterio Arrese, Gernikako Arbola edo Norbegiarren lorategietan ere.

Tolosan aurki daitezken zuhaitz guztien artean azpimarragarrienak dira Elosegi parkeko Zedro, Altzifre, Haritz, Pago eta Ezkiak, Zabalarreta parkeko Indi-Gaztainondoak eta Atlaseko Zedroak (horietako batek 40 metroko garaiera du), Arkauteko Parkeko Sekuoia handia, San Frantzisko ibilbideko Magnoliak eta Gernikako Arbolako lorategiko Ginkgo Biloba.

 

Azken lorategi honetan aurki daiteke, gainera, hain ezaguna den Gernikako Arbolaren kimuetako bat.

 

Ezagutzen al duzue Tolosan aurki daitekeen beste animalia-mota edo zuhaitz bereziren bat? Kontaiguzue!

 

Parque zabalarretaIrudia: Tolosako Zabalarreta parkea