Hemen zaude

Aste Santua Tolosan igarotzeko planak

2019/04/12 |

Tolosa Aste Santua Semana Santa

Gastronomia, kultura eta ondare historikoa plan dibertigarri bihurtuko dira Aste Santua familiakoekin edo lagunekin igarotzeko. Apirilaren 13an, larunbatean, emango zaio hasiera ekitaldiz betetako egitarauari. Hainbat arrazoi daude Tolosa ezagutzera etortzeko, egun-pasaz, asteburuan zein jaiegunetan. Edo bi astez, zortea baduzu!

Jaiegunak festa batekin hastea baino gauza hobeagorik ba ote dago? Larunbat honetan, apirilaren 13an, Tolosako ekitaldi nagusietako bat (baina ez bakarra) Ardo Txuri Txokoa izango da. Gure Txokoa elkartearen eskutik, Triangulo plazan jatorri ezberdinetako ardo zuriak dastatzeko aukera egongo da: Nafarroa, Errioxa, Galizia, Getaria… Guztira 11 upategik parte hartuko dute.

Tradizioari jarraikiz, edariekin batera Tolosako ostalariek prestatutako pintxoak dastatu ahal izango dira. Kopak 5 euro balioko ditu, eta nahi beste ardo dastatzeko aukera egongo da. Pintxoek, berriz, 1 euro balioko dute.

Aste Santuko lehen larunbat honetako bigarren ekitaldi nagusiak euskal dantzarekin du zerikusia. Izan ere, Dantzari Txiki Eguna ospatzeko, Udaberri Dantza Taldeak Euskal Herriko alderdi guztietako 300 dantzari baino gehiago gonbidatu ditu Tolosara, kaleetan barrena plaza-dantza ezberdinak partekatzeko.

Helduek ere beren dantza-dohainak erakusteko aukera izango dute Zerkausian egingo den Erromerian. Lotsa albo batera utzita euskal dantza tradizionalak ikasteko aukera aparta da. Ziur aski noizbait saiatu izan zarela fandangoa edo arin-arina dantzatzen!

Aste Santuko bigarren larunbatean (apirilak 20) Tolosako sekretu gastronomikoetako bat, hots, barraskiloak saltsan, dastatu ahal izango dira. Barraskiloaren Egunari hasiera emanez, barraskilo-lasterketa egingo da, sari-banaketa barne, eta, ondoren, dastaketa. Tolosako taberna eta jatetxeek ere barraskiloak eskainiko dituzte haien pintxo tradizionalekin batera. Familian egiteko plan polita da, presarik ez badago.

Gainera, Tolosako barraskilo-saltsaren sekretuak ezagutu ahal izango dituzu sukaldariei zuzenean galdetuta. Oraingoz, bat kontatuko dizugu: bertako produktuaren alde apustu egitea eta Tolosako merkatu tradizionalean zuzenean erostea. Bertako ekoizleak bisitatu eta ikasi zer den benetan garrantzitsua.

--

Bisita gidatuak Tolosan zehar:

Asteburuetarako ekitaldi aipagarriez gain, jaiegun hauetan eskaintza berezia dago Tolosa bisitatzeko, izan ere, 3 bisita gidatu egingo dira Tolosako merkatu tradizionala eta alde zaharra, Santa Maria eliza eta Topic museoa (azken horiek antzerti-forman egingo dira) sakon ezagutzeko.

Bisitak hizkuntza desberdinetan egingo dira. Gomendatzen da bisita bakoitzaren ordutegia eta hizkuntza kontsultatzea, eta bakoitzari hobekien datorkiona aukeratu eta erreserbatzea. Hona hemen informazio praktikoa:

Aste Santuko egitarau osoa (Tolosa)

Apirilak 13, larunbata:

09:00-14:00. Ohiko merkatua zerkausian, berdura plazan eta Euskal Herria plazan.

10:00-13:00. Bisita gidatua Tolosako merkatuan (jarraian ordutegiak eta hizkuntzak).

11:30-14:00. III. Gure Ardo Txuri Txokoa - Día del Vino Blanco (Triangulo plaza).

11:30. XIV. Dantzari Txiki eguna. Antolatzailea: Udaberri Dantza Taldea.

12:00-19:00. Bisita gidatuak Tolosako alde zaharrean eta Santa Maria elizan (jarraian ordutegiak eta hizkuntzak).

19:00. Erromeriaren hasiera. Kalejira plaza zaharretik abiatuko da.

21:00. Erromeria. Afari herrikoia zerkausian.

23:00. Erromeria. Laiotz taldearen kontzertua zerkausian.

Apirilak 18, osteguna:

10:00-19:00. Bisita gidatuak Tolosako alde zaharrean eta Santa Maria elizan (jarraian ordutegiak eta hizkuntzak).

Apirilak 19, ostirala:

10:00-19:00. Bisita gidatuak Tolosako alde zaharrean eta Santa Maria elizan (jarraian ordutegiak eta hizkuntzak).

Apirilak 20, larunbata:

09:00-14:00. Ohiko merkatua zerkausian, berdura plazan eta Euskal Herria plazan.

10:00. Bisita gidatua Tolosako merkatuan.

11:00. Barraskilo-lasterketa Triangulo plazan.

11:30-13:30. Antzerti-formako bisita gidatuak haurrentzat, Topic museoan (jarraian ordutegiak eta hizkuntzak).

12:00-19:00. Bisita gidatuak Tolosako alde zaharrean eta Santa Maria elizan (jarraian ordutegiak eta hizkuntzak).

12:00. Barraskilo-dastaketa.

12:30. Barraskilo-lasterketaren sari-banaketa.

Apirilak 21, igandea:

10:00-19:00. Bisita gidatuak Tolosako alde zaharrean eta Santa Maria elizan (jarraian ordutegiak eta hizkuntzak).

11:30-13:30. Antzerti-formako bisita gidatuak helduentzat, Topic museoan.

Apirilak 23-26:

09:30-13:00. Tailerra Topic museoan: Jolastuz, bidea eraiki.

Bisita gidatuak: ordutegiak eta hizkuntzak

Apirilak 13, larunbata

10:00. Bisita gidatua Tolosako merkatu tradizionalean (Eu / Es)

11:00. Bisita gidatua Tolosako merkatu tradizionalean (Es / Fr)

12:00. Bisita gidatua Tolosako alde zaharrean (Es / En)

13:00. Bisita gidatua Santa Maria elizara (Eu / Es)

15:00. Bisita gidatua Tolosako alde zaharrean (Es / Fr)

16:00. Bisita gidatua Santa Maria elizara (Eu / Es)

17:00. Bisita gidatua Tolosako alde zaharrean (Es / En)

18:00. Bisita gidatua Tolosako alde zaharrean (Eu / Es)
 
Apirilak 18, osteguna

10:00. Bisita gidatua Tolosako alde zaharrean (Eu / Es)

11:00. Bisita gidatua Tolosako alde zaharrean (Es / Fr)

12:00. Bisita gidatua Tolosako alde zaharrean (Es / En)

13:00. Bisita gidatua Santa Maria elizara (Eu / Es)

15:00. Bisita gidatua Tolosako alde zaharrean (Eu / Es)

16:00. Bisita gidatua Santa Maria elizara (Eu / Es)

17:00. Bisita gidatua Tolosako alde zaharrean (Es / En)

18:00. Bisita gidatua Tolosako alde zaharrean (Eu / Es)

Apirilak 19, ostirala

Apirilak 20, larunbata

10:00. Bisita gidatua Tolosako merkatu tradizionalean (Eu / Es)

11:30. Antzerti-formako bisita gidatua haurrentzat, Topic museoan (Eu)

12:00. Bisita gidatua Tolosako alde zaharrean (Es / En)

12:30. Antzerti-formako bisita gidatua haurrentzat, Topic museoan (Es)

13:00. Bisita gidatua Santa Maria elizara (Eu / Es)

15:00. Bisita gidatua Tolosako alde zaharrean (Es / En)

16:00. Bisita gidatua Santa Maria elizara (Eu / Es)

17:00. Bisita gidatua Tolosako alde zaharrean (Es / En)

18:00. Bisita gidatua Tolosako alde zaharrean (Eu / Es)

Apirilak 21, igandea

10:00. Bisita gidatua Tolosako alde zaharrean (Eu / Es)

11:00. Bisita gidatua Tolosako alde zaharrean (Es / Fr)

11:30. Antzerti-formako bisita gidatuak helduentzat, Topic museoan (Eu)

12:00. Bisita gidatua Tolosako alde zaharrean (Es / En)

12:30. Antzerti-formako bisita gidatua helduentzat, Topic museoan (Es)

13:00. Bisita gidatua Santa Maria elizara (Eu / Es)

15:00. Bisita gidatua Tolosako alde zaharrean (Es / Fr)

16:00. Bisita gidatua Santa Maria elizara (Eu / Es)

17:00. Bisita gidatua Tolosako alde zaharrean (Es / En)

18:00. Bisita gidatua Tolosako alde zaharrean (Eu / Es)

Erreserbak:

  • Tolosako alde zaharra eta Santa Maria eliza bisitatzeko: 943 697 413 (Tolosaldea Tour)

  • Topic museoa bisitatzeko: 943 650 414