1. Pintxoak dastatzea, plan goxoena
Gure kultura ezagutzeko modu aparta da pintxoak dastatzea, taberna batetik bestera, lagunartean edo familia giroan, zapore eta kolore berrien bila.
2. Gozogintzan espezialistak
Eta ez galdu postre gozoa jateko aukera! Bazenekien horretan ere espezialistak garela? Asko dira Tolosako gozotegietan aurki ditzakezun postreak: pastelak, tartak, bonboiak… Eta nola ez, teila eta zigarrotxoak, Gorrotxak eta Eceizako bonbak.
3. Bisita gidatuak, sekretu guztiak ezagutzeko
Jaiegunok egun apartak izango dira Tolosa hobeto ezagutzeko, izan ere, 3 bisita gidatu egingo dira Tolosako merkatu tradizionala, alde zaharra, eta Santa Maria eliza ondo ezagutzeko. Bai ala bai jakin beharrekoak ikasteko aukerarik onena.
Bisitak hizkuntza desberdinetan egingo dira. Gomendatzen da bisita bakoitzaren ordutegia eta hizkuntza kontsultatzea, eta bakoitzari hobekien datorkiona aukeratu eta erreserbatzea. Hona hemen informazio praktikoa: Aste Santuko ostegunetik astelehenera, turismo bulegoaren ordutegia zabalagoa izango da: 10:00etatik 14:30era eta 15:30etik 19:00etara egongo da zabalik.
Eguna | Ordua | Bisitatuko diren tokiak |
---|---|---|
Ostegunetik igandera |
10:00/11:00/17:00 12:30 / 15:30 |
Tolosako alde zaharra Andre Maria eliza eta gangak |
Larunbatean |
11:00 |
Tolosako Azoka |
Azoka ezagutzeko bisita gidatuari esker, Euskal Herriko azoka ezagunenetako bat ondo baino hobeto ezagutu ahalko duzu: Zerkausian barruratu zaitez bertako produktuekin topatzeko, Berdura plazatik buelta bat eman ezazu gure landarediaren eta loreen usain eta koloreez gozatzeko.
Tolosa ingurune natural apartak inguratutako udalerria da, eta horregatik, aukera asko ematen du jarduera fisikoaz eta naturaz gozatu ahal izateko. Hainbat mendi ibilbide dituzu hemen, mota eta zailtasun maila desberdinetakoak. Uzturrera joan etorria egitea da azkarrena, herriko erdigunetik bertatik abiatuta. Tolosalde osoan zehar, ordea, hamaika aukera dituzu eskura.
5. Tolofolk, munduko musiken jaialdia
Zazpi kontzertu eskainiko ditu Tolofolk musika jaialdiak, apirilaren 4tik 7ra. Euskal Herriko eta nazioarteko artisten emanaldiak izango dira, doakoak, udalerrian zehar banatutako hainbat plazatan.
6. Haurrentzako tailerrak
Apirilaren 3, 4 eta 5ean, asteazkenetik ostiralera, 9:30etik 12:30era, 6 urtetik gorakoentzako tailerrak egingo dira TOPIC-en. Izena emateko, 943650414 zenbakira deitu edo mezu elektronikoa bidali pedagogia@cittolosa.com helbidera. Aukeratu hobeto egokitzen zaizun aukera eta gozatu opor egun benetan bereziaz.