Hemen zaude

2024ko Inauterietako balkoi lehiaketako argazki onenak

2024/02/19 |

Inauteri hauetan Tolosako balkoietako dekorazioaren argazki sorta bat bildu dugu. Eskerrik asko kaleak koloreztatzeagatik!

Duela aste batzuk lehiaketa bat antolatu genuen, Tolosa&Co-rekin elkarlanean, Inauterietako jaietan balkoien dekorazioa bultzatzeko asmoz, tolosarrak hain gurea den berezitasun hori zaintzera animatuz.

Helburua duela hamarkada batzuk alde zaharreko Letxuga kalean jaiotako tradizio hori indartzea zen, eta hiriko biztanleek balkoiak edo leihoak ahalik eta modu original eta koloretsuenean apaintzea. Eta oso pozik gaude emaitzarekin!

Hona hemen atentzio gehien eman diguten balkoietako batzuk:

Eta, zaila izan den arren, balkoi irabazlea da...

Correo kaleko 50. zenbakian dago, Lara Aranzabal Segurak apaindu du, eta 300 euroko bonu bat irabazi du Tolosa&Co dendetan trukatzeko. Zorionak, Lara!

Mila esker parte-hartzaile guztiei! Datorren urteko balkoirako ideiak hartzera animatzen zaitugu...