Usted está aquí

Larunbat honetan ospatuko da XX. Bakearen Nazioarteko Eguna, Tolosan

13/09/2022 |

Nazio Batuen Batzar Nagusiak irailaren 21a izendatu zuen Bakearen Nazioarteko Eguna, eta irailaren 17 honetan ospakizunerako egitaraua antolatu dute.
 

Ekintzez beteriko eguna Bakearen inguruko sentsibilizazioa bultzatzeko helburu nagusiarekin.  Mahai ingurua, tailerrak, martxa kulturala eta kontzertua izango dira nagusi larunbatean, hilak 17, Tolosan.
Aurten, N.Basterretxeak zioena hartu da lelo modura:«indarkeria, berez, porrota bera da; askatasuna, alegia, bizitza, heriotzaren bidez lortzeak kontraesan sakonegia baitakar» eta bere eskulturarik ospetsuenetakoa, Bakearen Usoa jardunaldiaren ikono bezala. 


EGITARAUA

10:30 Mahai ingurua // Topic Museoan
‘Bakea, artea eta gazteak’ 

Gatazka eta giza eskubideekin lotura duten sei personek beren iritziak elkarbanatuko dituzte. Erreserbatu sarrera edo jarraitu mahai ingurua streaming bidez

  • Moderatzailea: Eva Quiroga, UNESCO Etxeko ordezkaria
  • Parte-hartzaileak:
    • María Angélica Bueno Cipagauta, aditua adiskidetzeari, bakeari, justizia trantsizionalari eta gatazkak konpontzeari buruzko politika publikoko estrategien garapenean
    • Linda Le Nepveu, Ekonomian eta Nazioarteko Zuzenbidean graduatua
    • Amanda Aguirre nazioarteko harremanetan aditua da, eta, besteak beste, Espainiako Kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioarentzat lan egin du.
    • Liasion Committee. NGO-UNESCOko presidentea
    • Ainhoa Gomez Izagirre, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Bake eta Bizikidetza teknikaria


Ekitaldi berean, Clèment Peretjatko agertuko da, gatazkan dauden 15 herrialde baino gehiagotan lankidetza artistikoko proiektuetan lan egin duen titiriteroa eta UNIMA Frantziako kontseilaria.

11:00- 13:00 Tailerrak // Larramendi, Berazubi eta San Frantzisko
Bakearen Usoa paperezko txotxongiloak egiten ikasteko.


16:30 ‘Martxa Kulturala’// Tolosako kaleetan barrena
Martxa Kulturalak Tolosako kaleak zeharkatuko ditu, goizean egindako txotxongiloak eskuetan hartuta. Ibilbidean zehar herrialde ezberdinetako abesbatzak zuzenean entzuteko aukera izango da. Parte hartu 

Ibilbidea:

  1. Euskal Pizkunde Plaza - Euskal Herriko Gazteen Abesbatza
  2. Plaza Berria - Esperantista Abesbatza
  3. Euskal Herria plaza - Madrilgo Gazteen Abesbatza eta Cecilia Espinosa Abesbatza. Amaitzeko, talde guztien emanaldia izango da, Josu Elberdinek konposatutako Zatoz! Bakearen obra abestuz.

20:00 Kontzertua // Leidor Aretoan 
Mundu osoko bost abesbatza gonbidatuek kontzertua eskainiko dute XX. edizio honen amaiera gisa. Kontzertuan, egun honetarako espreski sortu den abestia interpretatuko dute abesbataza guztiek batera. Erreserbatu zure sarrera edo jarraitu kontzertua streaming bidez


Ezagutu jardunaldiaren informazio guztia Bakearen webgunean.