Usted está aquí

TXOOOOTX: Tolosako sagardotegietako denboraldia hasi da!

08/01/2025 |

Urtarrilaren 5ean ireki zituen kupelak Eguzkitza sagardotegiak eta gaur, urtarrilaren 18an ospatuko da Isastegiko TXOTX irekiera.



 

Dudarik gabe iritsi da euskaldunon garai kuttuna: hemen da txotx garaia. Sagardoz bete dira sagardotegietako kupelak eta Tolosako kuadrilak irrikaz daude ‘TXOOOOTX!’ ohiua entzutearekin batera aurtengoa dastatzeko. Sagardoarekin batera, betiko menuaz gozatzeko aukera izango da noski: bakailao tortilla, bakailao frijitua edo pil-pilean, txuleta, intxaurrak eta gazta irasagarrarekin. Otordu autentikoa!
Hala ere, geroz eta sagardotegi gehiagok menuetan berrikuntzak txertatzen dituzte edonoren gustuetara egokitzeko. Sagardotegietara joateko helburu nagusia, sagardo ezberdinak dastatzea eta giroz gozatzea baitira.


Tolosan, tradizio luzeko bi sagardotegi aurkitzen dira: Isastegi eta Eguzkitza. Lehena Aldabatxiki auzoan dago kokaturik eta urtarrilaren 5ean izan zen TXOTX irekiera eta bigarrena Usabal auzoan, gaur, urtarrilaren 18an, ireki dituenak ateak. Biak ala biak, ondo baloratutako sagardoa ekoizten dute.

Ordutegiak

Isastegi:
Astelehenak itxita
Asteartetik ostegunera: 20:00 - 00:00
Ostiral eta larunbatetan: 13:30 - 18:00 / 20:00 - 00:00
Igandeak itxita

Eguzkitza:
Astelehenak itxita
Asteartetik ostegunera: 20:00 - 23:30
Ostiral eta larunbatetan: 13:30 - 15:30 / 20:00 - 00:00
Igandetan 13:30 - 15:30
______________________________________________________________________________________________
Isastegi sagardotegian erreserbak egiteko, deitu telefono zenbaki hontara 943 65 29 64 edo webgunearen bitartez isastegi.com.
Eguzkitza sagardotegian erreserba egiteko: 943 67 26 13

TXOOOOTX!! Kupeletan elkar ikusiko dugu!