Tolosako Zaintza Ekosistemaren Diagnostiko Partekatua

Tolosako Udalak Tolosako Zaintza Ekosistemaren Diagnostiko Partekatua landu du, herriko zaintza-beharrak modu integralean aztertzeko eta identifikatzeko. Aldi berean, bilatzen da zaintza bidezkoago, parekideago eta erantzunkideago baterako bideak proposatzea. Izan ere, zaintzak bizitzaren sostengu nagusia dira, eta horregatik, ezinbestekoa da zaintza-sistema publiko, integral eta inklusibo baten aldeko urratsak ematea.

 

Udalerriko zainketa beharren egungo egoera, etorkizuneko erronkak eta Tolosan zaintzen aritzen diren eragileen mapa barne hartzen ditu dokumentuak. 

 

Lanketa ikuspegi feministatik eta intersekzionaletik egin da, zaintzek dakartzaten egiturazko desberdintasunak ulertzeko ezinbesteko baitira. Prozesua metodologia parte-hartzailearen bidez garatu da, eta erakunde, norbanako eta eragile askoren parte hartzea izan du. 

 

Diagnostiko osoa

 

Laburpena

 

Aurkezpena

 

  • Diagnostikoari buruz jakin beharrekoa
  • Aurkezpen ekitaldian erabilitako dokumentu grafikoa