Tolosa bisitatu nahi dutenek etorri aurretik beren buruari gehien egiten dizkioten galderetako bat hau da: ¿Tolosan, non aparkatu dezaket?. Eta areago: ¿Tolosan, non aparkatu dezaket debalde? Artikulu honetan azaltzen dizugu zein gune dauden erreserbatuta bertakoentzat eta non aparkatu dezakezu inolako arazorik gabe.
Garraio publikoaren lotura egokiei esker, Tolosa oso ondo komunikatuta dago. Beraz, garraio mota hori erabiltzea gomendatzen da, hau da, trena edo autobusa. Linea batzuk zuzenak dira; beste batzuk, herrietan geldialdiak egiten dituztenak. Autobusen ordutegiak hemen kontsulta daitezke, eta trenarenak hemen.
Hala ere, oso erraza da kotxez, motoz edo autokarabanaz etor daitezkeenentzat ere, zeren erreferentzia bakarra eduki behar baitute: N1 errepidea. Horretaz gain, ahalik eta erraztasun gehien eskaini nahi diegu aparkatzeko tokia aurki dezaten:
Tolosako San Esteban auzoan badago autokarabanentzat berariaz egokitutako gune bat: bertan pasa dezakete gaua. Turismo-bulegoa, ostalaritza-establezimenduak eta dendak erdigunean daude, oinez 5 minutura. Kotxeentzako eta motoentzako doaneko aparkalekua ere San Esteban auzoan dago.
Aparkaleku horietaz gain, badaude beste aparkaleku pribatu batzuk, TAO gune batzuk eta doanekoak diren zenbait gune, hemen azaltzen den bezala (klikatu gune horietako bakoitzaren kokapena ikusteko):
- Bi aparkaleku pribatu: Alondegia eta Lapurdi.
- Aparkaleku libreak: Iurre, Usabal kiroldegia eta San Esteban.
- Egun erdiko edo egun osoko TAO gunea: tren geltokian.
- Gainerako TAO guneak: gehienez 2 edo 4 ordu. Plano honetan ikus daitezke gune horiek
Ohar garrantzitsua: TAO gunearen ordutegia da Astelehenetik Ostiralera, 09:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara. Larunbatetan goizean bakarrik, eta igandeetan ez dago ordaindu beharrik.