Hemen zaude

Tolosako Titirijai jaialdiaren 40. edizioa martxan da

2022/11/23 |

Haurrek, gazteek zein helduek goza dezaketen txotxongiloen ikuskizunez osatutako programazioa, aurreko larunbatean hasi zen.

Azaroaren 19an hasi eta 27ra bitartean Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdia ospatuko dute herriko hainbat aretotan banatuta. Besteak beste Bulgariatik, Kataluniatik eta Frantziatik etorriko dira totxongilo-taldeak. Egin klik hemen sarrerak eskuratzeko.

Jaialdiak badu ospakizunetarako arrazoia. Izan ere,  lau hamarkada bete dira Tolosan lehenengoz txotxongiloak TOPIC Nazioarteko Txotxongiloen Zentroan bildu zirenetik; eta berrogei urteren ondoren Tolosak elkargune nagusia izaten jarraitzen badu ere, Titirijai Jaialdia beste herrietara ere zabaltzen hasi da. Esate baterako, Hondarribian, Pasaian edo Sestaon ere izango dira emanaldiak.


 

Familia osoak nahiz norbanako helduak hurbildu dira Tolosara aurten ere, txotxongiloen ikuskizunez gozatzeko asmoz. Eta oraindik geratzen da! Informazio gehiago nahi izanez gero, egitarau osoa topa daiteke hemen