Hemen zaude

Tolosako inauterietako egitaraua 2023

2023/02/02 |

Zatoz otsailaren 16tik 21era Tolosako inauterietaz gozatzera.
 

Tolosako inauteriak herriko edozein txokotan gozatzen da. Inauteria jendea da, inauteriak txarangak dira, inauteriak mozorroak dira, Tolosako inauteriak giroa da, goizeko txarangatik gaueko azken dantza arte.

Hala ere, artikulu honetan Tolosako 2023ko Inauterien egitarau osoa uzten dizuegu, egun hauetan izango diren jarduera eta nobedadeen berri izan dezazuen.

 

KALDERERO EGUNA · Otsailak 11

12:30 - Leidor Aretoa

Haur Jaialdia, Aiz-Orratz/ Veleta Elkarteak antolatuta.

19:00 - Plaza Zaharretik

Urdiña Txiki Elkarteak antolatuta, Kaldereroen konpartsa aterako da Musika Eskolako ikasleen parte hartzearekin.

23:30 - Kalez kale

Incansables Txaranga

 

IGANDEA · Otsailak 12  

12:00 - Berdura plazan

Inauterietako kontzertua, Tolosako Udal Musika Banda eta Udal Txistulari Banda. Hodeiertz abesbatzak parte hartuko du.

 

OSTEGUN GIZEN · Otsailak 16

11:00 - Kalez kale

Udal Txistulari Bandak Inauterietako Zortzikoa joz egingo du ohiko ibilbidea.

11:45 - Plaza Zaharra

Kabi-Alai elkarteak pregoia emango du udaletxetik.

12:00 - Plaza Zaharra

Suziria jaien hasiera iragartzeko

12:00 - Plaza Zaharra eta Plaza Berria

Pintxana eta Kabi-Alai txarangen irteera

16:30 -  Zezen plaza

Zezen-festa, Pintxana eta Kabi-Alai txarangek girotuta. Ondoren, kalejira.

19:00 - Kalez kale

Aurrera Kirol Elkartearen danborrada



OSTIRAL MEHE · Otsailak 17

11:30 - Kalez kale

Ozenki Txistulari taldearen kalejira.

16:30 -  Zezen plaza

Zezen-festa, Kabi-Alai txarangak alaituta. Ondoren, kalejira.

20:30 - Kalez kale

Ostiral meheko danborrada

22:30 - Leidor Aretoa

Arpegi Taldeak antolatuta, Ostiral Mehe eguneko jaialdia

23:30 - Kalez kale

Jainekin Txaranga irteera



 

ZALDUNITA BEZPERA · Otsailak 18

11:00 -  Gernikako Arbolaren plazatik

Tolosako Erraldoi eta Buruhandiak, Tolosako Dultzaineroez lagundurik.

11:00 - Kalez kale

Aiz-Orratz/Veleta elkarteko TXU-TXU Trena ibiliko da kaleetan barrena.

11:30 - Trianguloa

Udaberri Dantza Taldeak antolatuta, Dantzari Txikien kalejira abiatuko da.

12:00 - Kalez kale

Kabi-Alai elkarteko txarangaren irteera

17:00 - Geltoki kaletik

Haur danborrada, Aiz-Orratz/ Veleta Elkarteak antolatuta.

17:00 - Kalez kale

Kabi-Alai elkarteko txarangaren irteera

19:00 - Plaza Zaharretik

Tolosako Danborradaren irteera Numen Dantza Eskolako kosakoen partehartzearekin.

23:30 - Kalez kale

Oriako Txaranga eta Iraunkorrak txaranga.

 

ZALDUNITA · Otsailak 19

08:00 - Kalez kale

Diana, Tolosako Udal Musika Bandarekin

08:45 - Kalez kale

Udal Txistulari Bandak ohiko ibilbidea eginez, Inauterietako Zortzikoa joko du.

10:00 - Kalez kale

Txarangen irteera

11:00 - Plaza Zaharra 

Sokamuturra Txapel Haundi txarangak alaituta.

11:00 -  

Karroza eta Konpartsen irteera

15:45 - Kalez kale

Udal Txistulari Bandak Idiarena joz egingo du ohiko ibilbidea.

16:00 -  Kalez kale

Kalejira Sukalde, Alcoyano eta Kabila txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen Plazaraino.

16:30 - Zezen plaza

Zezen festa. Txarangak eta Udal Txistulari banda arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren kalejira.

19:00 - Berdura plaza

Dantzaldia, Kalejira sukalde, alcoyano eta kabila txarangekin. 

23:30 - Kalez kale

Oriako Txaranga eta Kalean txarangak 


 

ASTELEHENITA · Otsailak 20

09:00 -  Kalez kale

Txarangen irteera

11:00 - Plaza Zaharra

Sokamuturra. Berazubi elkarteak alaituta

11:00 - 

Karroza eta konpartsen irteera

14:30 - Oria kaletik

Pottotte elektrotxaranga

16:00 - Alondegi plazan

Ayvee eta DJ Oihan Vega 

16:00 - Zezen plaza

Zezen-festa. Txarangak  arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren kalejira.

19:00 - Berdura plazan

Dantzaldia. Tolosano, Poca Tripa eta Arco Iris txarangekin.

23:30 - Kalez kale

Bonberenea eta Incansables txarangak. 

 


ASTEARTITA · Otsailak 21

06:00 -  Plaza Zahhara - Gorriti plaza - Plaza Berria

Alborada. Tolosako Udal Musika Bandaren eskutik

08:00 - Zezen plazan

Elkarteetako txarangek alaituta, Pattar zezena

11:00  - 

Karroza eta konpartsen irteera

11:00 - Plaza Zaharra

Sokamuturra. Txapel Haundi txarangak alaituta.

12:00 - Euskal Herri Plaza

Plaza Euskal Herrian txarangen bilkura; Casino, Sukalde, Arko Iris eta San Esteban txarangen eskutik.
Euria bada, Berdura Plazan. Ondoren kalejira Gaztelako ateraino.

15:45 - Kalez kale

Udal Txistulari bandak Idiarena joz egingo du ohiko ibilbidea.

16:00 - Kalejira

Urdiña Txiki, San Esteban eta Aiz-Orratz/Veleta txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen Plazara.

16:30 - Zezen Plaza

Zezen festa. Txarangak eta udal txistulari banda arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren kalejira.

19:00 - Berdura Plaza

Dantzaldia. Urdiña Txiki, San Esteban eta Aiz-Orratz/Veleta txarangekin.

23:30 - Incansables Txaranga


 

PIÑATA IGANDEA - Otsailak 26

 

11:00 - Iurramendi egoitza
Poca-Tripa txaranga Iurreamendi Egoitzara joango da.

12:30 -  Leidor Aretoa

Tolosako Erraldoi eta Buruhandien eta The Herrikide’s musika taldearen kontzertua

16:30 - Zezen Plaza

Zezen festa. Kalean txarangak alaituta. Ondoren kalejira.

 

Ez ahaztu, ONDO PASA ETA JOKA SANO! #TolosakoInauteriak