Otsailaren 8tik 14ra ospatuko ditugu inauteriak Tolosan. Zatoz jaietaz gozatzera!
Badatoz Inauteriak! Egun batzuk besterik ez dira falta gure hiria kolorez, musikaz, festaz, mozorroz eta jendez betetzeko. Bai tolosarrentzat, bai kanpotar askorentzat, aurtengo ekintza eta nobedadeak jakitea ezinbestekoa da.
Artikulu honetan Tolosako 2024ko Inauterien egitaraua uzten dizugu, egun hauetan izango diren jarduera guztien berri izan dezazun.
Otsailak 2
19:00 - Topic
Musika Eskolako kaldereroen kontzertua.
Otsailak 3 · KALDEREROAK
10:30 - Gernikako Arbolatik
Tolosako erraldoi eta buruhandiak, Tolosako dultzaineroez lagundurik.
12:00 - Aiz Orratz-Veleta elkartetik
Aiz Orratz-Veleta elkarteko txaranga.
12:30 - Leidor Aretoa
Haurrentzako jaialdia, Aiz Orratz-Veleta elkarteak antolatuta.
19:00 - Plaza Zaharretik
Kaldereroen konpartsa musika eskolako ikasleekin batera, Urdiña Txiki elkarteak antolatuta.
23:30 - Kalez kale
Incansables txaranga.
Otsailak 4
12:00 - Berdura plaza
Inauterietako kontzertua: Tolosako Udal Musika Banda eta Udal Txistulari Banda.
Otsailak 8 · OSTEGUN GIZENA
11:00 - Kalez kale
Udal Txistulari Bandak Inauterietako Zortzikoa joz egingo du ohiko ibilbidea.
11:45 - Udaletxea
Kabi-Alai elkarteak pregoia emango du.
12:00 - Plaza Zaharra
Suziria jaien hasiera iragartzeko.
12:00 - Plaza Berritik eta Plaza Zaharretik
Pintxana eta Kabi-Alai txarangen irteera.
16:30 - Zezen plaza
Zezen-festa, Pintxana eta Kabi-Alai txarangek girotuta. Ondoren, kalejira.
19:00 - Kalez kale
Aurrera Kirol Elkartearen danborrada.
22:30 - Txosnak
Akerbeltz, Azken Sustraiak, Balloon Frame eta Fresa Morango taldeen kontzertuak.
Otsailak 9 · OSTIRAL MEHEA
11:30 - Kalez kale
Ozenki Txistulari Taldearen kalejira.
16:30 - Zezen plaza
Zezenak, Kabi-Alai txarangak alaituta. Ondoren, kalejira.
19:30 - Kalez kale
Ostiral mehe eguneko danborrada.
22:30 - Leidor Aretoa
Ostiral Mehe eguneko jaialdia, Arpegi Taldeak antolatuta.
22:30 - Txosnak
MonkeyMan - Malec; LS, Eros Krk eta Calde Selektah; eta Nikotina eta Little Martin taldeen kontzertuak.
23:30 - Kalez kale
Jainekin txarangaren irteera.
Otsailak 10 · ZALDUNITA BEZPERA
11:00 - Gernikako Arbolatik
Tolosako erraldoi eta buruhandiak, Tolosako dultzaineroez lagundurik.
11:00 - Lapurdi plazatik
Aiz Orratz-Veleta elkarteko TXU-TXU Trena.
11:30 - Trianguloa plazatik
Dantzari txikien kalejira, Udaberri dantza taldeak antolatuta.
11:30 - Musika eskolatik
Musika eskolako ikasle bandaren kalejiraren irteera.
12:00 - Kalez kale
Kabi-Alai elkarteko txarangaren irteera.
17:00 - Kalez kale
Kabi-Alai elkarteko txarangaren irteera.
17:00 - Geltoki kaletik
Haur danborrada, Aiz Orratz-Veleta elkarteak antolatuta.
19:00 - Plaza Zaharretik
Tolosako Danborradaren irteera, Numen Dantza Eskolako kosakoen parte-hartzearekin.
19:30 - Txosnak
Desgaraian taldearen kontzertua.
22:30 - Txosnak
Ayvee, Katu eta Watsufly taldeen kontzertuak.
23:30 - Kalez kale
Oriako txaranga eta Iraunkorrak txaranga.
Otsailak 11 · ZALDUNITA
08:00 - Kalez kale
Diana, Tolosako Udal Musika Bandarekin.
08:45 - Kalez kale
Udal Txistulari Bandak, ohiko ibilbidea eginez, Inauterietako Zortzikoa joko du.
10:00 - Kalez kale
Txarangen irteera.
11:00 - Plaza Zaharra
Sokamuturra Veleta txarangak alaituta.
11:00
Karroza eta konpartsen irteera.
15:45 - Kalez kale
Udal Txistulari Bandak Idiarena joz egingo du ohiko ibilbidea.
15:45 - Kalez kale
Burrunba elektrotxaranga zezen plazatik Euskal Herria plazaraino.
16:00 - Kalez kale
Kalejira Txapel Handi, Sukalde eta Alcoyano txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen plazaraino.
16:30 - Zezen plaza
Zezenak; txarangak eta Udal Txistulari Banda arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren, kalejira.
17:00 - Alondegia plaza (Euria egingo balu, Herrikide ikastetxeko frontoia)
‘Gora Bihotzak’ dantza eta kanta ikuskizuna haurrentzat.
17:30 - Txosnak
Verde Prato abeslariaren kontzertua.
19:00 - Zerkausia
Dantzaldia Txapel Handi, Sukalde eta Alcoyano txarangekin.
19:30 - Txosnak
Laket, Trikoma, Etxepe eta DJ EO taldeen kontzertuak.
22:30 - Plaza Berria
Gozategi taldearen kontzertua.
23:30 - Kalez kale
Oriako txaranga eta Kalean txaranga.
Otsailak 12 · ASTELENITA
09:00 - Kalez kale
Txarangen irteera.
09:00
Tarragona akordeoi taldea Musika Eskolako ikasleekin.
11:00
Aisialdiko karroza eta konpartsen irteera.
11:00 - Plaza Zaharra
Sokamuturra Gure Kaiola txarangak alaituta.
13:00 - Txosnak
La jodedera taldearen kontzertua.
15:30 - Oria kaletik
Euskadi Gazteako Jeep-a.
16:00 - Kalez kale
Kalejira Poca tripa, Tolosano eta Arco Iris txarangekin, Plaza Zaharretik zezen plazara.
16:30 - Zezen plaza
Zezenak; txarangak arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren, kalejira.
17:00 - Alondegia plaza
EIDER + DJ Oihan Vega.
19:00 - Zerkausia
Dantzaldia Tolosano, Poca Tripa eta Arco Iris txarangekin.
19:30 - Txosnak
Muxutruk, Debrass Band, Baskbilitx eta DJ Jotatxo taldeen kontzertuak.
23:30 - Kalez kale
Bonberenea eta Incansables txarangak.
Otsailak 13 · ASTEARTITA
06:00 - Plaza Zaharra, Berdura plaza, Felipe Gorriti plaza
Udal Txistulari Bandak Alborada joko du.
08:00 - Zezen plaza
Elkarteetako txarangek alaituta, Pattar zezena. Ondoren, kalejira.
11:00
Karroza eta konpartsen irteera.
11:00 - Plaza Zaharra
Sokamuturra Aiz Orratz-Veleta txarangak alaituta.
12:00 - Euskal Herria plaza (Euria egingo balu, Berdura plaza)
Txarangen bilkura; San Esteban, Arco iris, Sukalde eta Txapel Handi txarangen eskutik. Ondoren, kalejira Kabi Alaraino.
15:45 - Kalez kale
Udal Txistulari Bandak Idiarena joz egingo du ohiko ibilbidea.
16:00 - Kalez kale
Kalejira Kabila, Urdiña Txiki eta San Esteban txarangekin, Plaza Zaharretik zezen plazara.
16:30 - Zezen plaza
Zezenak; Txarangak eta Udal Txistulari Banda arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren, kalejira.
19:00 - Zerkausia
Dantzaldia Kabila, Urdiña Txiki eta San Esteban txarangekin.
23:30 - Kalez kale
Incansables txarangaren irteera.
Otsailak 18 · PIÑATA
11:00 - Iurramendi egoitza
Poca-Tripa txaranga.
11:30 - Kalez kale
Musika Eskolako ikasleen banda konpartsa kaleetan zehar.
12:30 - Leidor Aretoa
Kontzertua: Tolosako erraldoi eta buruhandiak, musika eskolako ikasleak eta The Herrikide’s musika taldea.
18:30 - Plaza Zaharra eta Solana kalea
Suzko zezenak.
Txarangen egutegia
Inauterietan inoiz izan bazara, jakingo duzu zenbat maite ditugun txarangak tolosarrok. Bakoitza zer egunetan eta nondik ibiliko den jakin nahi? Hona hemen egutegia, musikaz eta giro onaz gozatu ahal izateko (horiz, irteera egunak):
Egitaraua gorde nahi baduzu xehetasunik ez galtzeko, klikatu hemen.
Ondo pasa eta hiriaz gozatu. Gora Inauteriak!