Hemen zaude

Tolosa, Gabonetako opariak erosteko saltoki bereziena

2021/12/13 |

Gabonetako opariak erosteko garaia da. Eta ezin esan zer oparitu; baina bai non egin. Izan ere, zertarako begiratu kanpoan, bertan guztia badaukazu? 

Horixe da gure proposamena Gabonetarako: zure opariak Tolosan erostea. Zergatik? Bere kaleetan mota guztietako saltokiak topatu ditzakezulako, metro gutxitan.

Arropa-dendetatik elektronika saltokietara; masaje edo edergintza zentroetatik tabernetara. Bostehundik gora saltoki, ostalaritza establezimendu eta zerbitzu enpresa daude Tolosan. Eta, horrenbesteko aukeraren artean… baietz topatu behar duzun hori!

Eta opariak ez ezik, ezin ahaztu gozoak: turroiak, polboroiak, errege opilak, bonboiak… Tolosan artisau-gozotegi ugari daude, eta zapore eta kalitate oneneko postreak aurki ditzakezu. Zaila izaten da tentazioari eustea. Baina tira, Gabonak gozatzeko –edo goxatzeko– ere badira, ezta?

Herriko komertzio txikian erostea are gehiago da: kaleak bizi eta koloretsu mantentzea da; saltzaileen goxotasuna ere bada, mimoz eta originaltasun osoz prestatzen baitituzte opari guztiak. Txikienek ere badute gozatzeko aukera, Trianguloan jarritako karruselarekin. Bai, komertzio txikian erosteak handi egiten zaituen bezala, Tolosan erosteak berezi(ago) egiten du zure oparia.

Opariak internet bidez? Komertzio txikitik ere bai

Bada opariak internet bidz etxetik mugitu ere egin gabe erosten dituenik. Aurten, ordea, arazo ugariren berri ematen duten albiste ugari ari gara jasotzen: hornidura eta stock arazoak, bidalketetan atzerapenak... 

Komertzio txikia eta GOGOKO zerbitzua arazo horiek ekiditeko aproposak izan daitezke.
Izan ere, bai, bertako saltokietatik ere eros daiteke internet bidez.

Buruan duzun opari horien inguruan galdetuz idatzi WhatsApp  bidez 688 750 783 telefonora, eta Maialenek emango dizkizu saltoki txikietan arakatuta, gomendiorik onenak. 24 orduko epean zuk nahi dituzun tokian jasoko dituzu zure opariak: lantokian, etxean…

Eta Tolosara bazatoz… 

Tolosara oparien bila edo, besterik gabe, bisitan etortzekoa bazara, artikulu honetan dituzu argibide guztiak, doako eta ordainpeko aparkalekuen maparekin batera. Ondo komunikatuta dagoen herria izanik, garraio publikoan iristea ere irtenbide paregabea da. Hemen dituzu trenaren eta autobusen ordutegiak.