Kartel lehiaketa

Kartelak aurkezteko epea maiatzaren 5etik  maiatzaren 16a izango da, eta irabazleak 500 euro eskuratuko ditu.

Nahi duen orok har dezake parte. Maiatzaren 16a baino lehen (14:00ak arte) aurkeztu behar dira lanak. 500 euroko saria egongo da jokoan.

Honako baldintza hauek dira bete beharrekoak:

  • Sanjoanak 2025 / TOLOSA izango da kartel guztietan agertuko den testua.
  • Obra horiek, ideia nahiz edukiari dagokionez, originalak izan beharko dute.
  • Neurri bertikala izan beharko dute: 50x70 zentimetro, eta gutxienez 300 ppp-ko erresoluzioa.
  • Kolorea eta teknika aukerakoa.
  • Generoen irudikapenean erabilitako irudiek oreka bilatuko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeraren arloan diferentzien tratamendu gutxiesgarria ekidinez.
  • Kartelaren atzean egileak adina eta leloa zehaztu beharko ditu, eta kartazal batean izen-deiturak, helbidea eta telefonoa adieraziko ditu. Kartazalaren kanpoan, berriz, izenburua eta egilearen adina.

Epaimahaikideak ondorengoak izango dira:

  • Mahaiburua: Kulturako Zinegotzia.
  • Bokalak: Diseinu grafikoan edo arte ederretan hiru aditu .
  • Idazkaria: Kultura Teknikaria izango da, hitza bai, baina botorik gabe.

Izena eman hemen

Irudi korporatiboa

Irudi korporatiboa non jarri

EranskinaTamaina
PDF icon Oinarriak174.5 KB