Hemen zaude

Sanjoanak 2023: egitaraua

2023/06/21 |

San Joan jaietako lehen hitzorduak ekainaren 22an hasiko dira, eta hilaren 25ean amaituko dira festak. Hemen duzue ekitaldirik esanguratsuenen egitaraua.

Ekainak 22, osteguna.

19:30. Et Incarnatus orkestraren solstizio kontzertua, Urkizu auzoan.

 

Ekainak 23, ostirala. San Joan bezpera.

17:00. Erraldoi eta buruhandien konpartsaren irteera Gernikako Arbola Lorategitik.

17:00. Beotibar pilotalekuan San Joan Zesta-Punta Txapelketaren finala.

18:00. Jaien hasiera iragartzeko txupinazoa udaletxeko balkoitik

19:00. San Joan su txikia haurrentzat Plaza Zaharrean, ikasleen bandarekin.

22:00. San Joan sua Andre Maria plazan. Ondoren, Udaberri dantza taldeak, Hodeiertz abesbatzak eta Tolosako Udal Musika Bandak jardungo dute.

23:00. Kontzertuak Plaza Berrian: Eire + J. Martina.

23:00. Kontzertua Lopez Mendizabal plazan: La Jodedera.

Ekainak 24, larunbata. San Joan eguna.

08:30. Dianak: Udal Musika Banda, Tolosa eta Iruñeko Udal Txistulari Bandak eta Tolosako dultzainero taldea.

09:30. Plaza Zaharrean eskopetarien bilkura.

10:00. Meza Nagusia eta ondoren, prozesioa: udalbatza, bordon dantzariak, Tolosa eta Iruñeko Udal Txistulari Bandak, Udal Musika Banda, erraldoiak eta eskopetariak.

13:00. Udal Musika Bandaren eta Tolosa eta Iruñeko Udal Txistulari Banden kontzertua Berdura Plazan.

17:00. Udalbatza, Udal Txistulari Banda, Udal Musika Banda, txistulari, bordon dantzari eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuko dira: Andre Maria Plaza, Arramele, Trianguloa. Ondoren, aurreskua Zumardi Handian.

20:00 eta 23:30. Kalean txaranga kalez kale.

23:00. Erromeria Plaza Berrian: Muxutruk.

23:00. Suak Vulcano pirotekniaren eskutik. 

23:30. Dantzaldia Joxe Mendizabalekin, Lopez Mendizabal plazan.


Argazkia: Iñigo Royo

 

Ekainak 25, igandea.

11:00 eta 16:00. Haurrentzako jolas parkea Alondegia plazan.

12:00. Bertso jaialdia Berdura plazan. Bertsolariak: Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu, Maialen Lujanbio eta Unai Mendizabal. Gai-jartzailea: Iker Iriarte.

17:00. Sokamuturra Plaza Zaharrean eta Solana kalean.

18:00. Herri kirolak Trianguloa plazan.

19:00. Tio Teronen Semeak. Festamentua dantza ikuskizuna Euskal Herria plazan.

22:30. Urdiñak 100 urtez kontzertu berezia, Oria ibaian (Zerkausiaren parean).