Hemen zaude

Olentzero eta Mari Domingiren magia aurten ere Tolosan

2022/12/12 |



Abenduaren 16tik 24ra bitarte Gabonetako magiaz gozatzeko hainbat aukera egongo dira Tolosan.


Beste urte batez, Zumardia elkarteak, Tolosako Udalarekin batera, ibilbide berezi bat prestatu du Olentzero eta Mari Domingiren magia gertutik ezagutzeko.  

Olentzero eta Mari Domingi ez dira bertan egongo, baina beren munduan murgiltzeko aukera izango dute. Eta, noski, apaingarriek milaka begi dituztela gogoraraziko diete bisitariei, etengabe.

Astebetez, bisitatu ahal izango da Elosegi Parkeko ibilbidea, sarrera mugatuarekin. Azkar mugitu den horietakoa al zara? Jada agortu baitira sarrerak…

Hala ere ez badituzue sarrerak lortu, aukera gehiago daude Olentzero eta Mari Domingiren gabonetako magiaz gozatzeko. Hilaren 24an,  Gure Zirkuaren karpan egongo dira bisitariei ongi etorria emanez, 11:00etatik 14:00etara inguru (ez da gonbidapenik behar). 

Arratsaldean, 17:30etik aurrera, Tolosako kaleetatik barrena ibiliko dira ohiko kalejiran eginez. Hauxe izango da ibilbidea: Santa Klara, Naparzubia, Solana kalea, Atadi kalea, Korreo kalea (beherantz), Gorriti plaza, Rondilla kalea (gorantz), San Frantzisko pasealekua eta Oria kalea.

Ez dadila magia eten!