Hemen zaude

Nola ulertu babarrunak zer esanahi duten tolosarrentzat

2023/11/20 |

Jakin badakigu Tolosaren ikur nagusienetako bat direla babarrunak, baina, ba aldakigu benetan hauek zer esanahi duen herriarentzat?

Babarrunaren jatorria Ameriketako kontinentea bada ere, gure lurretara egokitzeko gaitasun handiak eta baserritarrak egunero-egunero egindako lanak euskaldunen ikur bilakatu zuten. Azokara bideratu zituzten lehen aleak, eta berezko zaporearengatik eta elikadura-ezaugarri aberatsarengatik gehien bat, arrakasta handiko produktua bilakatu zen. 

Horrela, hainbat herri eta baserrietan ekoitzitako babarrun ezberdinak, produkzioaren erabateko zabalkundea izan zuen probintzi eta inguruetan. Tolosako Babarruna hain zuzen, Gipuzkoara zabaldu zen eta gaur egun elikagai soila baino, esperientzia bat bilakatu da hauek dastatzearena.

Tradizioa

Noski, arrazoi guztien ardatza da. Tolosako Babarrunak ekoizleen elkartea ere badu, 1994. urtean sortutakoa, babarrunaren salmentaren gorakadak eta hauen dastaketa ohiturak bultzatuta, ekoizle/baserritar batzuk elkartu eta gaur egungo kofradia sortzea bultzatu zuten.

Ospakizuna

Babarrunen otordua, etxe askotan ospakizunaren aitzakia da. Elikadura ezaugarri aberatsak ditu eta sakramentu guztiekin lagunduz, zer esanik ez. Otordu garrantzitsuak dira, maite ditugun horiekin janaria partekatu eta denbora luzez mahai inguruan kontu-kontari ibiltzeko.

Festa

Babarrun janak askotan, festa giroari egiten dio dei. Trikitixa, dantza, betiko kantak… ohitura bilakatu dira babarrun otorduak girotzeko.

 
Egun handiak

Berezi-bereziak diren egun horietako asko hartzen ditu beregain babarrunak. Aipatu moduan, askotan festa giroan jaten den elikagaia izanik, markatuta izaten diren egun handiak dira aitzaki ezin hobeak babarrunak dastatzeko.

 
 
Tolosako Babarrunaren festa

Babarrunaren arrakastak, orain dela 30 urte baino gehiago produktu honi eskeinitako azoka berezi bat sortzea ekarri zuen: zenbait lehiaketa eta festa giroarekin. Pasa den Azaroaren 18an Tolosan izandako azoka berezia izango da, Babarrunaren Festa hain zuzen ere, eta ondo baino hobeto laburbiltzen du babarrunak euskaldunei eragindako griña. Erraldoiak, buruhandiak, azoka, artzai-andre jantziak… denetarik izan genuen. Babarrunak Tolosarentzat zer esan nahi duen ulertzeko egun handia da.