Maiatzaren 31n Tolosako kaleak musikaz beteko dira Musikherria jaialdiari esker
11. edizioa izango du aurten kaleko musikaren festak, eta indartsu itzuliko da: 20 musika-taldek baino gehiagok eta 200 musikarik baino gehiagok parte hartuko dute herriko hainbat txokotan.
Goizetik gauera, dultzaineroak, fanfarreak, txarangak, abesbatzak eta kontzertuak izango dira kaleetan barrena.
Goizean-goizetik musika txoko guztietan
10:00etan hasita, diana ibiltariak ibiliko dira Amarotz, Izaskun, San Esteban, Iurramendi, Iurre, Berazubi eta Arramelen zehar, Tolosako Dultzaineroak, Giro Arte eta Incansables txarangen eskutik.
Eguerditik aurrera, musikak erdigunea hartuko du
11:00etan, musikazaleek hitzordua izango dute Alde Zaharrean: bertan arituko dira Tolosako musika-eskoletako ikasleak, Udaberri Fanfarrea, Konponezinak eta Tolosako Txistulari Taldea, baita Uztaritzeko Herri Soinua Elkartea ere, Lapurditik bertaratuta.
12:00etan, kontzertu geldoagoak entzuteko aukera egongo da hainbat gunetan:
Bazkari herrikoia, helburu solidarioarekin
14:30ean Zerkausian ospatuko da parte-hartzaile eta herritarrentzako bazkaria, Laskorain Ikastolak prestatua. Helduentzako txartelak 15 euro, eta 14 urtetik beherakoentzat 10 euro balio dute (eskuragarri daude Orbela eta Xirimiri tabernetan) eta lortutako irabaziak Zutani elkartearentzat izango dira.
Arratsalde eta gaua, erritmoan
Bazkalostean, kaleak berriro hartuko ditu musikak: Jarauta 69 irundar txarangak, 18:00etan. Eta gaueko 22:30ean, festa amaitzeko, bi kontzertu handi Plaza Berrian:
Tolosa herritarren eta musikarien arteko topagune izango da larunbatean. Ez galdu!
10:00 | Arramele, Amarotz, Izaskun, San Esteban, Iurramendi, Iurre eta Berazubi. | Tolosako Dultzaineroak, Giro Arte dultzainero-taldea eta Incansables txaranga. |
11:00 | Alde Zaharra | Eduardo Mokoroa musika-eskolako ikasleak, Udaberri Fanfarrea, Konponezinak txaranga, Isidro Larrañaga musika-eskolako ikasleak, Uztaritzeko Herri Soinua Elkartea, Tolosako Txistulari Taldea. |
12:00 | Alde Zaharra | Tolosa Kantari |
Lopez-Mendizabal pasealekua | Garigabeak, The Konbix, Garena, Diversity. | |
14:30 | Zerkausia | Bazkaria |
18:00 | Alde Zaharra | Jarauta 69 txaranga |
22:30 | Plaza Berria | Demode Quartet |
Kilimak |