Hemen zaude

Inauteriak 2025 Egitaraua

2025/02/19 |

Otsailak 27an hasi eta Martxoak 4era bitarte izango dira 2025eko Tolosako Inauteriak. Urte guztia itxaroten pasa ostean, hemen dira egun handiak!

Musikaz, kolorez eta mozorroz beteko dira gure kaleak, bertakoentzat zein bisitarientzat ekintza ugari izango dira egun guzti hauetan eta, ezer galdu ez dezazun, hemen duzu Tolosako 2025eko Inauterien egitaraua. Zu ere festa handi honetan murgildu zaitezen! 

 

Otsailak 21, ostirala

19:00. Topic

Musika-eskolako kaldereroen kontzertua.

 

Otsailak 22, larunbata: KALDEREROAK

10:30. Gernikako Arbola lorategietatik.

Tolosako erraldoi eta buruhandien konpartsa kalez kale, Tolosako dultzaineroekin.

12:00. Rondilla kalea.

Aiz Orratz-Veleta elkarteko txarangaren irteera, elkartetik.

12:30. Leidor aretoa.

Haurrentzako Jaialdia, Aiz Orratz-Veleta Elkarteak antolatuta.

19:00. Plaza Zaharra.

Kaldereroen konpartsaren kalejira, Urdiña Txiki elkarteak antolatuta.

23:30. Kalez kale

Incansables txaranga.

 
 

Otsailak 23, igandea

12:00. Berdura Plaza

Pregoi-kontzertua: Tolosako Udal Txistulari Banda eta Udal Musika Banda.

 
Otsailak 27, osteguna: OSTEGUN GIZENA

11:00. Udaletxetik.

Udal Txistulari Bandak Inauterietako Zortzikoa joz egingo du ohiko ibilbidea.

11:45. Plaza Zaharra.

Kabi-Alai elkartearen pregoia udaletxetik. 12:00etan, suziria jaien hasiera iragartzeko.

12:00

Pintxana eta Kabi-Alai txarangen irteera, Plaza Berritik eta Plaza Zaharretik.

16:30. Zezen-plaza.

Zezenak, Pintxana eta Kabi-Alai txarangek girotuta. Ondoren, kalejira.

17:30. Isabelita gunea, Alondegi plaza.

Yogurina Borovaren ‘Amona Molona’ ikuskizuna haurrentzat.

19:00. Isabelita gunea, Alondegi plaza.

Disko-festa haurrentzat Jon Urbietarekin.

19:00. Andre Maria kaletik.

Aurrera Kirol Elkartearen danborrada.

22:30. Txosnagunea, Euskal Herria plaza.

Kontzertuak: Revel Noise, Kaparrak eta Dj Engamtix.

 

 

Otsailak 28, ostirala: OSTIRAL MEHE

11:30 

Ozenki Txistulari Taldearen kalejira.

16:30. Zezen-plaza.

Zezenak, Kabi-Alai txarangak alaituta. Ondoren, kalejira.

16:30 -19:00. Isabelita gunea, Alondegi plaza.

Euskal inauterien inguruko tailerrak haurrentzat: Ziripot, Miel Otxin, Zaldiko… Ohiko mozorroak sortzeko aukera; joaldunen tailerra; zintzarria jotzeko jolasa eta mitologiarekin lotutako puzgarriak.

19:00. Txosnagunea, Euskal Herria plaza.

Kontzertua: Ktarsia.

19:30. Andre Maria kaletik.

Ostiral Meheko danborrada.

22:30. Leidor aretoa. 

Arpegi Taldeak antolatuta, Ostiral Meheko jaialdia.

23:30. Kalez kale.

Jainekin txaranga.

00:00. Txosnagunea, Euskal Herria plaza.

Kontzertuak: Itazas eta Malakias.

 

 

Martxoak 1, larunbata: ZALDUNITA BEZPERA

11:00. Gernikako Arbola lorategietatik. 

Tolosako erraldoi eta buruhandien konpartsa kalez kale, Tolosako dultzaineroekin.

11:00. Lapurdi plazatik

Aiz Orratz-Veleta elkarteko TXU-TXU trena ibiliko da kaleetan barrena. 

11:00. Isabelita gunea, Alondegi plaza.

Tolochef sukaldaritza tailerra, eta patata tortilla-lehiaketa gazteentzat (14-17 urte).

11:30. Trianguloa plazatik. 

Udaberri dantza-taldeak antolatuta, dantzari txikien kalejira. Amaiera, Alondegi plazako Isabelita gunean.

11:30. Musika-eskolatik. 

Udal musika-eskolako ikasle-bandaren kalejira.

12:00. Kalez kale.

Kabi-Alai elkarteko txarangaren irteera.

14:00. Isabelita gunea, Alondegi plaza. 

Gazteen bazkaria, 13-18 urtekoentzat.

17:00. Geltoki kaletik.

Haur-danborrada, Aiz Orratz-Veleta elkarteak antolatuta.

17:00. Kalez kale.

Kabi-Alai elkarteko txarangaren irteera.

18:00. Isabelita gunea, Alondegi plaza.

Ostarte taldearen erromeria.

19:00. Plaza Zaharretik.

Tolosako Danborradaren irteera.

19:30. Txosnagunea, Euskal Herria plaza. 

Kontzertua: Postal Kolekzionistak.

19:30. Txosnagunea, Euskal Herria plaza.

Kontzertuak: La Txama eta Sedientos de Cumbia.

23:30. Kalez kale.

Oria txaranga.

 

 

Martxoak 2, igandea: ZALDUNITA

08:00. Felipe Gorriti plazatik.

Diana, Tolosako Udal Musika Bandarekin. 

08:45. Udaletxetik.

Udal Txistulari Bandak Inauterietako Zortzikoa joz egingo du ohiko ibilbidea.

10:00. 

Txarangen irteera. 

11:00. Plaza Zaharra eta Zerkausia kalea.

Sokamuturra Alcoyano txarangak alaituta.

11:00. 

Karroza eta konpartsen irteera

11:00-14:00. Isabelita gunea, Alondegi plaza.

Brilli-brilli postua gaztetxoentzat. Photocalla eta mozorro-lehiaketa, Atariaren eskutik. 

15:45. Udaletxetik.

Udal Txistulari Bandak Idiarena joz egingo du ohiko ibilbidea.

16:00. Zezen-plazatik.

Rockalean elektrotxaranga, Isabelita guneraino.

16:00. Plaza Zaharretik.

Kalejira zezen-plazaraino, Aiz Orratz-Veleta, Txapel Haundi eta Sukalde txarangekin.

16:30. Zezen-plaza.

Zezenak, txarangek eta Udal Txistulari Bandak alaituta. Ondoren kalejira.

17:00. Plaza Berria.

DJ Txekor.

19:00. Zerkausia.

Dantzaldia Aiz Orratz-Veleta, Txapel Haundi eta Sukalde txarangekin.

19:30. Txosnagunea, Euskal Herria plaza.

Kontzertua: Laket

22:30. Plaza Berria.

Kontzertua: Sune.

23:30. Kalez kale.

Kalean eta Iraunkorrak txarangak.

23:30. Txosnagunea, Euskal Herria plaza.

Kontzertuak: Indabe, DJ EO eta DJ Inar.

 

 

Martxoak 2, astelehena: ASTELEHENITA

09:00.

Txarangen irteera.

09:00.

Tarragona akordeoi taldearen kalejira, udal musika-eskolako ikasleekin.

11:00.

Karrozen eta aisialdi-taldeetako konpartsen irteera.

11:00. Plaza Zaharra eta Zerkausia kalea. 

Sokamuturra Txinparta txarangak alaituta.

12:00-14:00. Isabelita gunea, Alondegi plaza.

Photocalla eta mozorro-lehiaketa, Atariaren eskutik. 

13:00. Txosnagunea, Euskal Herria plaza. 

Kontzertua: La Jodedera.

15:30. Zezen plazatik. 

Ondoren, Isabelita gunean, Alondegi plazan. DJ Jade zezen plazatik abiatuko da. Ondoren, DJ Oihan Vega.

16:00.

Kalejira Tolosano, Poca Tripa eta Arco Iris txarangekin.

16:30. Zezen-plaza.

Zezenak, txarangek alaituta. Ondoren, kalejira.

19:00. Zerkausia.

Dantzaldia Berdura plazan, Tolosano eta Poca Tripa txarangekin.

19:00. Txosnagunea, Euskal Herria plaza.

Kontzertua: Muxutruk.

20:00. Isabelita gunea, Alondegi plaza.

Psycho Clown - Zo-Zongo antzerki eta perkusio ikuskizun ibiltaria.

22:30. Txosnagunea, Euskal Herria plaza.

Kontzertuak: Kilziki, DJ Mandango eta DJ Txustilla.

23:30. Kalez kale. 

Bonberenea eta Incansables txarangak.

 

 

Martxoak 4, asteartea: ASTEARTITA

06:00. Plaza Zaharra.

Udal Txistulari Bandak Alborada joko du udaletxeko arkupeetan, Berdura plazan eta Felipe Gorriti plazan.

08:00. Zezen-plaza.

Pattar zezena, elkarteetako txarangek alaituta. Ondoren, kalejira.

11:00. Plaza Zaharra eta Zerkausia kalea. 

Sokamuturra Kabi-Alai txarangak alaituta.

11:00. 

Karroza eta konpartsen irteera.

12:00. Plaza Berria.

Txarangen bilkura; Txapel Haundi, San Esteban, Sukalde eta Arco Iris txarangen eskutik. Euria egingo balu, Berdura plazan. Ondoren, kalejira Gaztelako Ateraino.

15:45. Udaletxetik.

Udal Txistulari Bandak Idiarena joz egingo du ohiko ibilbidea.

16:00. Plaza Zaharretik.

Kalejira zezen-plazara, San Esteban, Kabila eta Urdiña Txiki txarangekin.

16:30. Zezen-plaza.

Zezenak, txarangek eta Udal Txistulari Bandak alaituta. Ondoren, kalejira.

17:00. Isabelita gunea, Alondegi plaza.

Photocalla eta mozorro-lehiaketako sari banaketa. 

17:30. Isabelita gunea, Alondegi plaza.

Potx pailazoaren magia-ikuskizuna haurrentzat.

19:00. Zerkausia. 

Dantzaldia, San Esteban, Kabila eta Urdiña Txiki txarangekin.

23:30. Kalez kale.

Incansables txaranga.

 

 

Martxoak 9, igandea: PIÑATA IGANDEA

11:00. Iurreamendi egoitza.

Poca Tripa txarangaren eta konpartsen emanaldiak.

11:30. Musika-eskolatik.

Udal musika-eskolako ikasleen bandaren konpartsaren irteera.

12:30. Leidor aretoa.

Tolosako erraldoi eta buruhandien konpartsa, musika-eskolako ikasleak eta The Herrikide’s musika-taldea.

18:00.

Dantza latindarrak.

19:00. Plaza Zaharretik. 

Suzko zezenak.