Europako Next Generation funtsekin Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak osatutako Euskadiko Jasangarritasun Turistikoko bigarren Lurralde Planeko proiektuak garatzeko. Tolosaldeko Jasangarritasun Turistikoaren Planean biltzen dira proiektu horiek.

 

Ondare eta natura-baliabideak modu jasangarrian aintzat hartuta, Euskadiko eta Espainiako sistema turistikoan hobeto integratu nahi da Tolosaldea, turismoa desestazionalizatzen, deskontzentratzen eta errenta turistikoa banatzen laguntzeko. Tolosaldea aukera-gune bihurtu nahi da, bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko eta lan-aukerak sortzeko.

Kasu honetan, nahiz eta Tolosaldea Garatzen izan dirulaguntza jaso duen entitatea, Tolosako Udalari ere badagokio dirulaguntza horien kudeaketa, 2023ko azaroaren 9an bi entitateen artean sinatu zen hitzarmenean jasotzen den moduan.

Jasotako dirulaguntzari buruz gehiago jakin nahiz izanez gero, esteka honetan dago proiektuaren garapenari buruzko informazioa: https://www.tolosaldeagaratzen.eus/proiektuak/tolosaldeko-turismo-jasangarriaren-plana/

Tolosaldea Garatzen-ek honako ekarpen hau jaso du:

JASOTAKO LAGUNTZA: 1.980.400,00 €

Kopuru ekonomiko horretatik, honako ekarpen hau egin zaio Tolosako Udalari:

JASOTAKO LAGUNTZA: 68.794,60 €

«Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana – Europar Batasunak finantzatua – Next Generation EU»