MOVES III izeneko dirulaguntzen helburua da garraio-sektorearen deskarbonizazioa sustatzen laguntzea. Bultzatu nahi da mugikortasuna elektrifikatzea, horren bidez betetzeko Energiari eta Klimari buruzko Plan Nazional Integratuan (2021-2030) eta Kutsadura Atmosferikoa Kontrolatzeko Programa Nazionalean ezarritako helburuak. Estatuko lurralde osoan sustatu dira ibilgailu elektrikoak erostea eta kargatze-azpiegitura egokiak izatea.

Honako ekarpen hau egin da Tolosarako:

  • 3 ibilgailu elektriko.
  • 3 kargatze-azpiegitura.

 

JASOTAKO LAGUNTZA: 27.305,49 €:

«Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana – Europar Batasunak finantzatua – Next Generation EU»