Hemen zaude

Gabonetako Azokak emango dio amaiera, larunbat honetan, Tolosako azoka berezien egutegiari

2022/12/15 |



Abenduaren 17an, larunbateroko ohiko postuez gain, beste 70 postu gehituko dira.


Gabonen atarian ospatzen da, Tolosan, urteko azken azoka berezia. Eguberrietako otorduetarako erosketak egiteko aukera ederra da, kalitate oneneko jaki ugari

topatu daitezkeelako.

Gabonetako Azokak, Trianguloa, Alondegia, San Frantzisko pasealekua eta plaza Zaharra hartuko ditu eta bertan askotariko produktu zein abereak egongo dira. Noski, larunbateroko azoka ere ez da faltako, bere ohiko kokalekuetan.




Zer topatuko duzu gune bakoitzean?

 

Trianguloa eta Alondegia elikadurarako espazioak izango dira. Trianguloan gozoak, pateak eta hestebeteak nagusituko dira; Alondegian, berriz, gozoak eta kontserbak aurkituko ditugu.

San Frantzisko pasealekua artisauentzako gunea izango da. Zurezko tailak, bitxiak, pilotak, zurezko etxeko tresnak…

Azkenik, Plaza Zaharrean abereak kokatuko dira.

Urteko azken azoka honetan, Tolosako kaleetan barrena arituko dira kantari TAG (Tolosaldeko Ahots Gazteak) taldeakoak. Giro ona ez da faltako goiz osoan zehar!