Hemen zaude

Eguberrietako magia Tolosara iritsi da

2022/12/23 |


Tolosako Udalak egitarau oso bat prestatu du gabonetako magiaz gozatzeko.


Datozen egunak, egun bereziak dira.  Familia eta lagunekin elkartzeko, musikaz gozatzeko, tradizio onak kalera ateratzeko eta magiaz betetzeko.

Zer egongo da egun hauetan Tolosan?

Abenduak 24
Olentzero eta Mari Domingi Gure Zirkuan
Ordua: 11:00 - 14:00
* Haurrek erabiltzen ez dituzten jolasak eraman ditzakete

Olentzero eta Mari Domingiren  etorrera
Ordua: 17:30
Santa Klaratik  hasi eta Tolosa guztiz zeharkatuko du

Abenduak 26, 27, 28, 29, 30
Gabonetako Haur Parkea
Non: Zerkausian

Urtarrilak 5
Jaiotza lehiaketa
Non: Gure Zirkua
Izen ematea: Kultur etxean (Abenduaren 12tik 23ra, 10:00-13:00 eta 16:30-20:00, eta abenduaren 26tik 30era 10:00-13:00)

Errege magoak Gure Zirkuan
Ordua: 11:00 - 14:00
*Haurrek erabiltzen ez dituzten jolasak eraman ditzakete.

Erregeen kabalgata
Non: Santa Klaratik hasi eta Tolosa zeharkatuko du.
Ordua: 18:30

Abenduak 26, 27 28, 29, 30 eta urtarrilak 2, 3, 4, 7, 8
Gure Zirkua ikuskizuna
Sarrerak: 13 € Salgai hemen

Abenduak 24 eta 31
Tolosako Musika Bandaren Gabon gaueko kalejira

Ordua: 20:00