Ekaineko azkeneko asteburua kontzertu bikainez beteta dator. Izan ere,Tolosako jai-giroari jarraipena emanez, Blues jaialdiak San Joan zaindariaren jaiak ordezkatuko ditu.
Ekainaren 27tik 30era, Tolosandblues jaialdiak zortzi kontzertu eskainiko ditu. 15. edizio honen izarretako bat Mitch Kashmar da, munduko harmonika-interpreterik onenetakoa.
Europako boogie eta blues pianista onenetako bat ere, David Giocelli, ostiralean ikusi ahal izango dugu. Ster Wax-ekin batera arituko da.
Plan perfektua zuretzat: eguraldi ona, lagunarte hobea, gastronomia bikaina tabernetako terrazetan, eta, batez ere, gozamenerako musika.
Ekainak 27:
Noa Voll Damn & The Hell Drinkers
M. Luisa Agirre doktorearen plaza (20:00)
Ekainak 28:
Wax & Boogie Rhythm Quartet
Illargi taberna (19:30)
Aretha Soul Divas & The Silverbacks
Euskal Herria plaza (22:30)
Ekainak 29:
Myriam Swanson Meets JP.Cumellas & M. Talavera
Lopez Mendizabal plaza (13:00) eta Saikin taberna (19:00)
Mitch Kashmar
Plaza Berria (22:30)
Ekainak 30:
Betta Blues Band
Solana taberna (13:00)
Mitch Kashmar
Txurro-denda (20:00).