Hemen zaude

Santa Klara komentuko ateak irekitzera goaz

2018/10/25 |

Santa Klara komentua eraikin erlijioso bat da, klausurako monja klaratarrena, XVII. Eta XVIII. mendeen artean eraikia. Eraikin horrekin egiten dugu topo “Naparzubi” izeneko zubi historikoa pasa eta segituan, Izaskunera eta Uzturre mendira joateko bidea hasten den tokian.

 

Santa Clara convento Tolosa Patio monumento parte vieja

 

Oraindik ezin da bertara sartu bisitari gisa, bertan klausurako monjak bizi dira eta; guk, ordea, barrura sartzeko zoria izan dugu eta barruan zer dagoen erakutsiko dizuegu. Jakin-mina baduzu, segi irakurtzen!

 

Santa Klara  Flor Tolosa Monumento

 

Sartu eta berehala, lorez eta landare ederrez betetako patio ikusgarri batekin egiten dugu topo. Toki horretan monjak ikus ditzakezu paseoan dabiltzala, edo hizketan, beren lanetan, irakurketan edo eguzkitan, horretarako aukera badago.

 

Santa Clara convento clausura escaleras edificio historico historia Gipuzkoa Tolosa

 

Pasillo Monjas Santa Clara Edificio Monumental Ver Turismo Arquitectura

 

Santa Clara Pasillo Tolosa Monumento Parte Vieja

 

Eskaileretan gora hasten zarenean, konturatzen zara etxe hori beti izan dela horrelakoa: zurezko egitura zaharrak, baina primeran daudenak. Dozenaka objektu erlijiosorekin egiten duzu topo, zein baino zein interesgarriagoak: letrak eta pentagramak dituzten liburu handi-handiak, Aita Santuarenak izandako gauzak, eskulturak, gurutzeak, irudiak…

 

Coro Tolosa Santa Clara Monumento Gipuzkoa Tolosaldea Monumental

 

Atentzioa ematen duen beste gauza bat da komentuaren atzeko aldean duten baratze ikaragarria, urte askotan beren kontsumorako baliatu dutena.

 

 

Komentuko eliza ere oso ezaguna da, bere akustika bikaina dela-eta; Tolosako Abesbatza Lehiaketan (urriaren bukaeran / azaroaren hasieran egiten da) abesbatza askok eskatzen dute bertan kantatzea.

 

Santa Clara Convento Acustica Tolosa Iglesia Monumento Santa Klara

 

Santa Clara Iglesia Catolico Tolosa Gipuzkoa Coro Monumento Historia

 

Monjek beste gauza batzuk ere kontatu dizkigute, esaterako, tropa frantziarrek komentua okupatu zutela eta ospitale gisa erabili zutela Independentzia Gerran eta karlistaldietan. Komentuaren inguruan, garai haietan lurperatutako soldaduen gorpuzkinak azaldu ziren.

 

Santa Clara Tejado Tolosa Monumento Patio Centro claustro

 

Hau ere esan digute: oraindik badaudela egun seinalatuetan eguraldi ona izateko arrautzak ekartzen dizkieten batzuk, nahiz eta garai batean hori egiteari uzteko eskatu zuten,  hainbeste arrautzarekin zer egin ez zekiten-eta.

Ezagun dute, bai, umorerik ez dutela falta.

 

Santa Clara Tolosa Monumentos