Urkizu Auzoko bizilagunek, Alurtxiko auzo-elkarteak eta Tolosako Udalak sanpedroetarako hiru eguneko programa antolatu dute. Jarduerarik gehienak haurrei zuzenduta daude, eta, horregatik, familiarekin naturaz gozatzeko plan perfektua da.
Ingurune naturala
Tolosako Urkizu auzoa Hernio mendiaren oinean dago, 500 metroko garaiera nekez gainditzen du eta ikuspegi panoramiko zoragarria dauka: Oriako harana, Uzturre, Aralar mendilerroa eta Tolosa.
Mendiaz gozatzeko ingurune natural aparta edukitzeaz gainera, Urkizuko San Pedro ermita da hango interesgune garrantzitsuenetako bat. XVI. mendean eraiki zen eta sarrera bitxia du, aldamenean duen pilotalekutik sartzeko beste aukerarik ez baitago.
Urkizura autoz joan behar da, izan ere, 8 kilometrora dago eta ez dauka autobus-linearik. Azpeitirako bidea hartu behar da GI-2634 errepidetik, eta, berehala, eskuinera biratu, Urkizun amaitzen den GI-3714 errepidetik. Lizardiko bidetik oinez igotzeko eta ikuspegiez gozatzeko aukera ere badago.
Jaietako programa:
Ekainak 28, ostirala:
12:00. Txupinazoa
14:00. Haur-bazkaria, eta, gero, haur-jolasak
21:00. Mus txapelketa
Ekainak 29, larunbata:
11:00. Meza nagusia
11:45. Bazkaria trikitilariek girotua
16:30. Ur jolasak
21:00. Auzo-afaria trikitilariek girotua
Ekainak 30, igandea:
10:30. Sagardo eta patata-tortilla lehiaketa
11:30. Sari-banaketa eta dastaketa
17:30. Haur-jolasak
17:30. Bolo eta toka txapelketa
18:30. Txokolatada