Hemen zaude

Marka egin dute: munduan saltsan egindako txanpi kazolarik handiena

2019/10/21 |

Azken asteburu honetan Tolosan egon den onddo usaina ez da berehalakoan ahaztuko, ezta Casino Elkarteak lortutako munduko errekorra ere: saltsan egindako txanpinoi kazolarik handiena prestatzea lortu dute. 250 kilogramo, 5.000 txanpinoi. 

Mikologika Casino Tolosa

Pasadan asteburuan egin da Casino elkarte gastronomikoak urtero antolatzen duen azoka mikologikoa, eta oraingoan ere, barrengorriez eta horiek dastatzera etorritako jendez josi da herria. Informazioa emateko saioak antolatu dira, barrengorriei eta onddoei buruzko hitzaldiak eta tailerrak kasu, eta horiek kozinatzeko eta dastatzeko denbora ere egon da.

Mikologika Festa Tolosa TxanpiOn fest

Ostiralean, Txanpi-On fest ezaguna ospatu zen eta kokapen pribilegiatua izan zuen gainera: Tolosako Zumardi Txikia. Udazken-kutsua duen toki hau okasiorako apaindu zuten, giro perfektua lortuz. Argiak ipini eta baso itxura eman zioten, eta, horrez gain, jazz musika zuzenean entzuteko eta mokaduak dastatzeko aukera egon zen, hanburgesak, onddo-kroketak eta krepe mokaduak ematen zituzten janari-kamioiak ipini baitziren.

Mikologika Txanpi On Fest Tolosa Zumardi Txiki

Mikologika Txanpi On Fest

Larunbatean, onddo eta perretxikoekin eginiko pintxoen txanda izan zen: arroz krematsuak, nahaskiak, pistoa eta onddoak eta hanburgesak. Baina ginga Tolosako Casino elkarteak jarri zuen, izan ere, munduko barrengorriak saltsan eltzeko handienarekin errekorra lortu zuen. Datorren urtean zerekin harrituko ote gaitu?

Mikologika feria Tolosa

Mikologika Tolosa Feria

Mikologika Txanpi Feria Micologica Tolosa

Oraingoz, datorren asteburuko azoka gastronomikoan jarriko dugu arreta: Tolosa GOXUA, urriaren 26an.