Usadioari jarraipena emanez eta Euskal Herrikoko herri gehienetan bezala, Santa Ageda bezperan hainbat koru eta lagun talde irten ziren Tolosako kaleetara ohiko koplak kantatzera, eskean. Eztarriak sano dituztela erakutsiz eta txapela edota zapia buruan zutela, makilak astinduz girotu zuten otsailaren 4ko iluntzea. Tradizioak dioenez, neguan lokartuta gelditu den lurra berriz ere biziberritu eta esnatzeko kolpatzen da lurra makilez.
Hauek dira kantatzen diren kopletako batzuk:
Zorion etxe hontako denoi,
oles egitera gatoz.
Aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz,
bainan eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi degu gogoz.Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.
Ikusi bideo eta argazki guztiak:
San Blas eta Santa Ageda pasata, iñauterien zain daude orain tolosarrak.