Poliki poliki normaltasun berrian sartzen ari garen honetan, etxetik atera eta bidaiatzeko irrikatan bazaude, hauxe da zure aukera Gipuzkoako txoko berriak ezagutu eta aspaldi bisitatu ez dituzun horietara itzultzeko. Gaurkoan, Tolosan egin ditzakezun jarduera ezberdinen proposamen zabala prestatu dizugu.
Asteburuan etortzeko asmoa baduzu, larunbatero hiriaren erdialde osoak azoka handi baten itxura hartzen du. Goizeko 8:30etik aurrera, eta egoerak eskatzen dituen neurri bereziak hartuta, garaian garaiko produktuak erosteko aukera izango duzu. Bertako produktuak erosita, ingurumena gutxiago kaltetzen eta paisaia zein ekonomia indartzen lagunduko duzu.
Kultura zalea bazara, berriz, Tolosako monumentuak eta artea bisitatzeko aukera paregabea izango duzu hirian. Gainera, zabalik dago TOPIC museoa, museo iraunkorra izateaz gain, aldi baterako erakusketak eta bestelako ekimen ugari ikusteko aukera izango duzu bertan.
Eguerdi parterako ziur gosetuta izango zarela… ez ezazu Tolosako gastronomiaz gozatzeko aukera galdu. Bazkari edo afari ederrak egin ditzakezu bertako terraza zein jatetxeetan, aurrez erreserba eginda, noski! Parrilan sukaldatutako txuleta eder bat dastatu nahi baduzu gerturatu zaitez Casa Julian edo Burruntzi erretegietara. Menu zabalago bat probatu nahi baduzu ere, aukera ugari duzu: Bide Bide, Botarri, Ama Taberna, Ikatza edo Triangulo, besteak beste.
Bazkal ondoan tripa beteta zer egin ez dakizula? Gozatu naturaz! Inguru paregabea dugu Tolosan paseatzeko, kirola egiteko, haize pixka bat hartzeko… Sartu zaitez kaleetan barrena eta begiztatu Tolosa eta bere arkitektura.
Eta nola ez, bisita ezin hobeto amaitzeko, bertan lo egin eta eroso sentitzeko aukera aparta izango duzu. Eskaintza zabala dugu nekazalturismo zein hoteletan, denetarik aurkituko duzu. Horien artean zabalik daude, jada, Korteta nekazalturismoa eta Bide Bide zein Oria hotelak.
Egin erreserbak eta prestatu Tolosaz gozatzeko:
Museoa:
Erretegiak:
Jatetxeak:
Nekazalturismoa:
Hotelak: