Hemen zaude

Beste urte batez, TolosandBlues jaialdiak lau egunez herria girotuko du

2025/06/26 |

21. edizio honetan, ekainaren 26tik 29ra ospatuko dena, zortzi emanaldi eskainiko dira Tolosako hainbat plaza eta guneetan.

Aurtengo kartelak kalitatezko izenak dakartza: Shawn Pittman, Susan Santos, The Cinelli Brothers eta Beiztegui & The Hammond Lovers izango dira oholtza gainean, tokiko proiektu hautatuen presentziarekin batera. 

Publiko ororentzat pentsatutako programazio zabala eskainiko da herriko hainbat txokotan, eta urteroko legez, emanaldi guztiak doakoak izango dira. Jarraian aurki dezakezue aurtengo kartela, zeinak egitaraua jasotzen duen.

Informazio gehiagorako egin klik hemen.