Usted está aquí

Aurtengo neguan Tolosan egin ditzakezun 4 plan

21/12/2022 |


Gaur, abenduak 21, neguan sartu gara.


Neguak sentsazio kontrajarriak pizten dizkie askorik: urteko hilabete hotzenen maitale dira batzuk, eta tenperatura horiek atsegin ez dituzten beste asko daude. Bai, egia da abendutik otsailera argi-ordu gutxiago izango ditugula eta termometroak nolabait ‘izoztu’ egiten direla, baina izaten dugu zer gozatua!

Negua gaztainak dira, familiarteko eta lagunarteko bilkurak, elurretara irteerak… negua etxera iristea eta bertako berotasuna sentitzea da.
 

Aurtengo neguan Tolosan egin ditzakezun 4 plan
 

1 · Babarrun-jatea familian edo lagunartean
Ez dira gabonak ospatu beharrik familia edo lagunak elkartu eta une batez elkarrekin gozatzeko. Babarrun platerkada batek gorputza berotzen du egun hotzenetan.

 


 
2 · Elurraz gozatu
Elurra oraindik iritsi ez den arren, behar duzun guztia presta dezakezu Izaskun, Urkizu, San Blas edo Aralarrera igo eta maldak leran jaisteko. Hori bai, gogoan izan: errespetatu jabetza pribatuko lur-sailak; zaindu larre eta bideak; eta itxi langa guztiak.

3· Pelia eta krispetak
Plan honen zailena filma aukeratzea izango da. Gure gomendioa? Eman begiratu bat Leidor aretoko programazioari. Denboraldi honetan, film- eta antzerki-ikuskizun ugari izango dira eta.


 
4· Txokolatea txurroekin
Gozoa maite dutenentzat, plan perfektua. Txokolate bero bat eta txurroak arratsalde euritsu batean (Beste edozein gozok ere balio lezake). Zer gehiago eska daiteke?


 
Eta orain, neguaz pixka bat gehiago gozatzeko konbentzitu zaitugu?