Usted está aquí

Tolosako zuhaitzak loretan, udaberriaren atarian

17/03/2022 |

Udaberria ate joka dugunaren erakusgarri dira Tolosako zenbait txokotan aurkitu ditzakegun lore zuriz jositako zuhaitzak.

Gure herriko txoko asko inoiz baina ikusgarriago daude loratze bete-betean dauden gereziondo japoniarrak (Prunus Yedoensis) tarteko; esaterako, Larramendi auzoa, Emeterio Arrese, Iurramendi pasealekua,... 

Jatorriz japoniarra den zuhaitz honek - Yoshino Gereziondoak - lauzpabost loreko multzotan loratzen du adarren gainean, eta lore hauetako bakoitza 5 petaloz osatuta egon ohi da. Koloreari dagokionez, zuriak edo arrosak aurki ditzakegu: kimuak irekitzen hasten direnean arrosak dira; denbora igarotzean berriz, zuritu egiten dira. Udaberria aurrera joan ahala, lore hauek gerezi moduko fruitu batean bilakatzen dira (animaliek jan ohi dituzte). Erleei guri bezainbeste gustatzen zaie espezie hau!

Baina gereziondo berezi hauez gain, beste hamarnaka lore eta landare espezie topatu ditzakezu gure herrian. Beraz, Tolosako kale eta belazeetan galtzera gonbidatzen zaituztegu, naturaren mirari honetaz gozatzeko: begiratu goruntz eta gozatu!