Usted está aquí

Tolosako inauterietan galdu ezin dituzun uneen aukeraketa egin dugu

22/02/2022 |

 

 

Iaz kontatu genizuen Tolosako inauteriak ez zirela inoiz bertan behera utzi; pandemiak jo zuen arte. Baina aurten, berriro ere biziko ditugu

 

Inauteriez gozatzeko aukerarik politena mozorrotzea eta txarangaren baten atzetik jauzi egitea da; baina Tolosako Inauterietako unerik berezienen zerrenda bat utziko dizugu, zuk zeuk erabaki dezazun zein momentu bizitzea gustatuko litzaizukeen. Hori bai, ezer baino lehen gauza bat argitzea komeni da: jaietako programazioaz hitz egin arren, Tolosako Inauterietako onena kaleetan dago eta ez dago inongo agendaren mende!

 

 

 

Tolosara bisita planifikatu aurretik kontuan hartu beharreko xehetasun bat: beste leku batzuetan ez bezala, Tolosan ez gara mozorrotzen ez ostiralean ez larunbatean. Igandean, astelehenean eta asteartean mozorrotzen gara, baina gainerako egunetan txilaba janzten dugu askok.

 

Hemen klik eginda, Tolosako inauterietara etorri aurretik irakurri beharreko informazio praktiko guztia ikus dezakezu. Baina berotzen has zaitezen, goazen harira: Inauterietako egun bakoitzeko 4 une aukeratu dizkizugu, galdu beharko ez zenituzkeenak. (Programazio osoa kontsulta dezakezu hemen klik eginez).

 

 

OSTEGUN GIZENA

Tolosako inauteriak beti ostegunez hasten dira, San Ferminetako txupinazoaren estiloan: udaletxeko plaza gainezka eta kolorez beteta dagoela, suziriarekin batera hasten da jai-giroa. Egunean zenbat ordu iraun ditzakegun txarangen atzetik saltoka! Oso ohikoa da egun honetan txistorra-pintxoak jatea.

12.00

Txupinazoa Udaletxetik, Kabi Alai Elkartearen pregoiaren ostean

12.01

Txarangen irteera Plaza Zaharretik, txupinazoa eta berehala

16.30

Zezen-festa, Zezen Plazan, txarangek alaituta

20.00

Aurrera Kirol Elkartearen danborrada


OSTIRAL MEHEA

Festeei hasiera eman ondoren, hasi gara mozorroengatik urduritasunak sentitzen: bi egun besterik ez dira falta jantzien xehetasun guztiak amaitzeko. Ostirala, hein handi batean, haurrei eskainitako eguna da; baina gaueko jaialdiak helduenak ere biltzen ditu!

16.30

Zezen-festa, Zezen Plazan, txarangek alaituta

20.30

Ostiral Mehe eguneko danborrada

22.30

Ostiral Mehe eguneko jaialdia, Arpedi Taldearen eskutik, Leidor aretoan

23.30

Txarangen irteera

 

ZALDUNITA BEZPERA

 

Ostiral mehea haurrei eskainitako eguna bada, larunbatean, protagonistak ere badira. Garrantzitsuena: mozorroak - danborradaz aparte - biharko!

 

11.00

Tolosako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa

11.30

Dantzari txikien kalejira, Udaberri Dantza Taldeak antolatuta

18.30

Berazubiko danborrada

23.30

Txarangen irteera

 

‘ZALDUNITA’

 

Gaur bai, mozorrotu egingo gara! Egun handia da, eta goizeko 8etan ikusiko dugu elkar lehenengoz. Ez, ez gaude zoratuta. Eta hori da inauterietako aste osoko hitzordu garrantzitsuenetako bat: diana. Galdetuz gero, tolosar gehienen une gogokoena dela ulertuko duzu. Ondoren, gosaldu, eta karrozen desfilea ikusteko aukera izango duzu.

 

 

8.00

Diana, Tolosako Udal Musika Bandarekin

11.00

Karrozen irteera

16.00

‘Kalejira’ txarangekin Plaza Zaharretik Zezen Plazaraino

16.30

Zezen-festa, txarangek alaituta

 


 

‘ASTELENITA’

 

Mozorroen bigarren eguna da. Egun berezia da, halaber, ikastetxeetako aisialdi-taldeek lantzen denbora daramaten dantzak eta mozorroak erakusten baitizkigute.

 

9.00

Txarangen irteera

11.00

Sokamuturra, Plaza Berrian

11.00

Karrozen irteera

19.00

Dantzaldia Berdura Plazan


‘ASTEARTITA’

 

Aste osoko egunik goiztiarrena da ohetik jaikitzeko, baita etxera joateko unea ere, urteko gaurik luzeena izan duenarentzat: goizeko 6:00etan elkartuko gara alboradan, eta gero goizeko 8:00etan pattar-zezenera joango gara! Batzuek mozorroa eta karroza errepikatzen dituzte (Zaldunitakoa), beste batzu, berriz, inauterietako hirugarren mozorroa janzten dute! Inauterietako azken eguna da… azken kartutxoak erretzeko garaia!

 

6.00

Alborada Udaletxeko arkupetan

8.00

Pattar-zezena, Zezen Plazan

12.00

Txarangen bilkura Plaza Berrian

23.30

Txarangen azken irteera