Elurra izan da urteko lehen egunetako protagonista Uzturren. Bere mendi-magalak zuriz tindutu ditu eta jarraian ikusi ditzakezuen argazkiak ateratzeko aukera eskaini du.
Esaera zaharrak dioen moduan, "Urte elurtsua, urte garitsua" izan ohi da, eta hau gertatu bitartean, elurrak gure inguruko mendietan utzi dituen irudietaz gozatzeko aukera eskaintzen digu.
Azken bi aste hauetan Uzturrera igotzeko aukera izan dutenek, mendiko maldak elurrez beteta aurkitu dituzte, eta irudi hauetan erakusten dizkizuegunak bezalako argazkiak ateratzeko aukera izan dute.