Usted está aquí

Tolosa oparitzeko modu bat, herriko saltoki txikiak lagunduz

18/11/2020 |

Tolosako Teila eta Zigarrotxoak, Elosegui txapela eta Tolosako Babarrunak osatutako ‘Oparitu Tolosa’ kaxa eskuragarri dago. Sortak 50€-ko salneurria du, penintsula osora bidalketa barne, eta 688 750 783 zenbakira whatsapp bat idatzita erosi ahalko da.

Tolosa&co-k, herriko dendetako produktuak online erosteko Gogoko zerbitzuaren bitartez, saltoki txikiei laguntzeko egitasmo berria abiatu du, Tolosako produktu bereizgarrienekin osatutako pack bat eskainiz.

Tolosarra deitu duten kaxak herriaren esentziaren zati garrantzitsu bat jasotzen du: Tolosako Babarrun poltsa bat, Eceiza Gozotegiko Teila eta Zigarrotxo kaxa bat, eta Elosegi boina bat biltzen ditu. Gure herritik kanpo bizi diren senide eta gertukoei oparitzeko modukoa da.

Pack hau osatzen duten produktuak Tolosako historiaren parte dira, belaunaldiz belaunaldi transmititu baitira. Horregatik, pack honek aukera paregabea eskaintzen du Tolosako zatitxo bat oparitzeko, etxetik mugitu ere egin gabe, eta, gainera, herriko denda txikiei lagunduz.

Tolosarra pack-a 688 750 783 telefonora idatziz eros daiteke eta 50€-ko prezioa du. (Prezioaren barruan sartzen da penintsula osora doako bidalketa, eta, gainera, hartzailearentzako mezu pertsonalizatua gehitu ahal izango da).

Tolosako saltoki txikiak babestu nahi badituzu, beste modu bat duzu: Oparitu Tolosa!

Boinas Elosegui Txapela