Usted está aquí

Tolosako TOPIC museoa: hara non egiten duten lo munduko txotxongilo guztiek

26/03/2019 |

Eraikin enblematikoa kanpotik; trapu eta soka unibertso bat barrutik. TOPIC-Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa Euskal Herria plazan dago (herriko plazarik animatuenean), garai bateko Justizia jauregian. Ateak zabalik ditu 0 eta 100 urte bitarteko “haurrentzat” , hau da, ilusioa eta ondo pasatzeko gogoa duen edonorentzat.

Topic Museo Tolosa Planes en familia

Tolosako TOPIC txotxongilo zentro integral bakarra da Europan. Ate nagusitik sartu bezain azkar halako irribarre bat piztu ohi da, itzaltzen ez dena emozioaren eskutik museoan barrena goazela: ez duzu bisita bukatzerik nahiko. Izan ere, txotxongiloak zerbait berezi dira, eta hunkitu egiten da bai haiek mugitzen dituena, bai haiei begira dagoena.

Bisitei dagokienez, nork bere aldetik bisita dezake, eta gidatuak eta antzeztuak ere badaude. Aitzakia polita egun polit bat igarotzeko euritik babestuta (garrantzitsua oso Euskal Herrian!). Mundu berezi batean murgiltzeko aukera, haurtzarora itzultzeko eta jakiteko non bizi diren eta non egiten duten lo txotxongiloek. Txotxongilo ezagun asko ikusiko dituzu —eta ez hain ezagunak—, ehunen bat herrialdetakoak.

Topic Museo Tolosa Planes en familia

Topic Museo Tolosa Planes en familia

Haurrek izugarri gozatuko dute, txotxongiloak bertatik bertara ikusten dituztelako eta xehetasun guztiei erreparatzeko aukera dutelako. Nola maneiatu ere ikas daiteke, eta zona batean beren emanaldia egin dezakete eta irudimenari hegan egiten utzi.

 

Izan ere, museo batean oso normala ez bada ere, hemen ukitu, maneiatu eta jolastu daiteke. Hori bai, kontuz ibili behar da. Tolosan erakusgai dauden txotxongiloak pieza bakarrak dira mundu osoan. Marionak, TOPIC-eko txotxongilo protagonistak, egiten du harrera eta ematen ditu azalpen guztiak.  

Topic Museo Tolosa Planes en familia

Topic Museo Tolosa Planes en familia

Topic Museo Tolosa Planes en familia

TOPIC, museoa izateaz gain, topagune ere bada munduko txotxongilolari guztientzat. 3.600 metro koadro ditu, eta zerbitzu hauek ditu: museo iraunkorra; aldi baterako erakusketak; dokumentazio zentro bat; artxiboa eta mediateka (digitalizatuta); 250 ikuslerentzako antzoki bat; produkzio-, entsegu- eta muntaia-gelak; eta ikastaroak emateko eta tailerrak egiteko gelak.  

Tolosak aspalditik du harremana txotxongiloekin: 1982an sortu zen Titirijai Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia. Geroztik ospe handia hartu du jaialdi honek eta erreferentzia da mundu osoan. Halako arrakasta ikusita, hura bultzatu zutenek TOPIC irekitzea erabaki zuten orain 10 urte.  

TOPIC, dudarik gabe, Tolosak dituen bitxietako bat da (eta ezagutu dezakezu gure blog-ean). Donostian egon, Tolosan egon, bisitatzea gomendatzen dugu. Altxa dezatela oihala!

 

Topic Museo Tolosa Planes en familia

INFORMAZIO PRAKTIKOA

Kokapena:

Euskal Herria Plaza (Tolosa).

Museoa Tolosako Alde Zaharrean dago, Zerkausitik gertu (larunbatero azoka egiten da bertan). Zona honetan, bestalde, beste eraikin historiko batzuk ere badaude (Kontsultatu hemen). Renfeko tren-geralekua (Tolosa Erdialdea) 100 m-ra dago. Euskal Herria plazan bertan taberna eta jatetxe ugari dago, eta museoa hotel baten ondoan dago.

Ordutegiak:

Asteartetik ostiralera: 10:00 - 13:00 | 16:00 - 19:00

Asteburuetan eta jaiegunetan: 10:00 - 14:00 | 15:00 - 19:00

Uztailean, abuztuan eta irailean (lanegunetan): 10:00 - 14:00 | 15:00 - 19:00

 
Bisita antzeztu gehiago antolatu behar dituzte (Aste Santuan, maiatzean, ekainean...). Kontsultatu programazioa hemen klik eginda.