Usted está aquí

Tolosa Uzturre ibilbidea

26/09/2018 |

Tolosar guztiek, egunean behin gutxienez, luzatzen diote begirada bat Uzturre mendiari. Bisitan etorri zaren horri ere ez zaizu oharkabean pasako. Igo besterik ez duzu bista ederrez gozatzeko han goitik: Tolosaldeko paisaiaren gainetik hegan egiteko balkoi moduko bat. Orain azalduko dizugu nola igo Uzturrera (Tolosa)

 

Uzturrera (733 m) igotzen hasteko, Tolosako Alde Zaharrean Naparzubirantz jo behar dugu. Larunbat goiza bada, aukera izango dugu baserritar eta ekoizleen saltokiak jartzen edo jarrita ikusteko, bai Zerkausian, bai Berdura plazan.

 

Tolosa Napar Zubia Puente Entrada Tinglado Casino de Tolosa

 

Santa Klarako komentura iritsita, ezkerretara hartu behar dugu, igotzen hasteko, eta berehala ikusiko dugu “Izaskun” dioen seinale bat, eskailera baten hasieran: hortxe ekingo diogu gure mendi-ibilaldiari.

 

Sigi-saga goazela gorantz, Tolosaren ikuspegi gero eta zabalagoak azalduko zaizkigu, eta, halako batean, Izaskungo ermitara iritsiko gara. Inguruan ditu taberna, jatetxea eta haur-parke bat, aproposa, adibidez, familia batentzat, txangotik bueltan hortxe gelditzeko.   

 

 

Uzturre GR Camino Tolosa Izaskun

 

Uzturrerantz joko dugu eta belazeak izango ditugu alde bietan. Berehala iturri bat aurkituko dugu, metalezko ontzi bat duela; ezinbesteko geldialdia, indarrak hartzeko, aldapa pikoa etorriko zaigu-eta gero. Erdibidean, halako aterpetxo bat aurkituko dugu, atseden txiki bat hartu eta bideari heltzeko berriz.  Halako batean, aldapa berdintzen hasiko da eta inguruaz gehiago gozatzeko aukera izango dugu: belaze ederrak eta animaliak. Gutxi geratzen da gailurrera heltzeko!

 

Uzturre salomon montaña paseo piernas ruta camino

 

Lehen geldialdia Uzturreko gurutzean egingo dugu (1927an altxa zuten), eta hortxe izango dugu bistarik ederrena: Tolosaldera begira dagoen balkoi bat da.  Baina badu mendi honek sekretu bat: nahiz eta jende asko hor gelditu, hori ez da benetako gailurra. Gorantz jo behar da, zehar-zehar, punturik altuenera iristeko, eta hor buzoi batzuekin egingo dugu topo.  

 

Tolosa TUrismoa Uzturre bidea montaña ruta camino

 

Tolosatik Uzturreraino igotzeko, ordu eta erdi-edo behar da, eta jaisteko, berriz, lasai ibilita, ordubete-edo nahikoa da. Hori bai, ez ahaztu atzera begiratzea, eta harro sentituko zara zer-nolako aldapa igo duzun ikusita.  

 

Tolosa Uzturre Camino Cruz Gurutze Vista Panormaica Camino Tolosaldea Gipuzkoa San Sebastian

 

Indarrak berreskuratzeko garaia da, pintxo bat janda, adibidez :)

 

* Tolosa Uzturre ibilbidea hemen ikus dezakezu : Ikus ibilbidea