Usted está aquí

XIV. Hondartza Bolei Txapelketa

03/09/2024 |
2024ko Tolosako Bolei txapelketa irailearen 3tik 7ra izango da Larramendi Plazan
 
Iturria: Tolosaldeko Ataria
 
 
Irailarekin batera hondartza txiki bat agertzen da Tolosako plaza desberdin batean - aurten Larramendi Plazan - eta horrek zera esan nahi du: hemen da aurtengo hondartza bolei txapelketa!
 
Ekitaldi erakargarria suertatzen da Tolobolei elkarteko kideak urtero antolatzen duten hau, jende ugari pilatzen baita egunero-egunero partidak ikustera.
 
Iturria: Tolosaldeko Ataria
 
Gaurtik hasita larunbatera arte hortxe ibiliko dira txapelketa osatzen duten 24 taldeak gora-eta-behera.Txapelketaren datu esanguratsu bat, taldeak  taberna edo komertzioen izenak hartzen dituztela da, non hauek babesle moduan jarduten duten.
 
Asteratetik ostegunera 16:45-23:00 bitarte jokatuko dira partidak, ostiralean ordu berean hasita 00:00k arte eta larunbatean goizeko 10:00tatik 20:00etara izango da zerikusia plazan (10:00 hamaseirenak, 12:00tan zortzirenak, 15:30 laurdenak, 18:00 semifinalak, 3. eta 4. postuak 19:00etan eta finala 20:00etan jokatuko dira).
 
Iturria: Tolosaldeko Ataria
 
Emaitzak, Tolobolei elkartearen sare sozialetan (@tolobolei)  izango dira ikusgai eta urtero bezala Txantxangorri aldizkarian ikusi ahal izango dira zuzenean Txapelketako partida guztiak (txantxangorri.info-n).
 
Iturria: Tolosaldeko Ataria
 
Iazko irabazlea ILLARGI izan zen, ea aurtengoa nor izaten den!