Usted está aquí

Andre Maria eliza, pizkunde garaiko perla Gipuzkoako bihotzean

17/07/2024 |

Gipuzkoako bigarren elizarik handiena da Tolosakoa, Donostiako Artzai Ona Elizaren ondoren. Hiriburutik ordu erdiko distantzia laburrera, nahitaezko geldialdia izango da zure ibilbide turistikoan


Bobedak, organoa, artxiboa, museoa… asko dira Andre Maria elizak gordetzen dituen altxorrak. Tolosako eliza nagusia dugu hau: 1503. urtean Tolosan izan zen sutean kiskali ondoren berreraikia, 200 urte baina gehiago iraun zuten lanen bidez. Hortik datorkio dituen askotariko estiloen nahasketa: gotikoa, errenazentista, barrokoa eta neoklasikoa.


 

Andre Maria plazan kokatuta dago, Oria ibaiaren ertzean eta Aranburu jauregiaren eta Errotaren alboan. 

 

Eliza hain berezi egiten duten elementuen artean nabarmentzen dira, esaterako, elizako organo bitxia eta jatorrizko egitura mantentzen duten bobedak. Bertara heltzeko, karakol formako eskailerak igo behar ditu bisitariak, elizaren bobedara doazenak, hain zuzen. Bertan, egurrez eraikitako estruktura ikusgarriak ikusi eta bertatik ibiltzeko aukera dago.


Eugenio Maria Azcue margolariak XIX. mende erdialdean sortutako artelanak ere ikusgai daude: elizako hormetan dauden artistaren bi obra berreskuratu  egin dira errestauratze prozesu finen bidez. Emaitzak benetan ederrak izan dira! 

Gainera, Gipuzkoako Artxiboa izandako eraikineko museoan, XVI. mendeko altzari handi bat eta museo txiki bat ere badaude. Bertan, besteak beste, artxiboan zegoen Gipuzkoako armarriaren pieza originala eta Izaskungo ama birjinaren figura originala daude ikusgai!

Bisita gidatuak

Ateak ireki ditu Tolosako alde zaharrean kokatutako elizak; udalerriaren bilakaera hobeto ulertu eta apreziatzeko lagungarriak diren hainbat elementu ezagutu daitezke bertan.

Uda osoan zehar, astelehenetik larunbatera, izango da Tolosako tenplu ezaguna gertuxeagotik ezagutzeko aukera. Ikusi ordutegiak hemen. Erreserba online egiteko bete hurrengo eskaera orria.

Hauek interesgarriak dira egunerokoan ikusgai ez dauden hainbat elementu ezagutu ditzakegulako eta eraikinaren inguruko jakin beharreko guztia ikasteko aukera izango dugu, eraikuntza prozesutik hasi eta historian zehar bizi izandako aldaketa guztietara.