Usted está aquí

Bueltan da ESNEKI, gazta eta esnekien azoka berezia

31/10/2023 |

Azaroaren 3 eta 4an gazta eta esnekien inguruko azokaren bigarren edizioa egingo da Tolosan

Triangulo plaza, San Frantzisko pasealekua eta Tolosako Beotibar pilotalekua izango dira ESNEKI gazta eta esnekien azokaren baitan egingo diren jardueren agertokiak. Ostiralean, topaketara, hitzaldietara eta dastaketetara joan ahal izango da, besteak beste. Jarduerak eta hauen izen-emate guztiak zabalik daude esneki.eliker.eus-en.

Hurrengo egunean, larunbatean, Triangulo Plazaren eta San Frantzisko pasealekuaren artean banatutako 60 postuek emango diote hasiera azokako egunik emankorrenari. 9:00etatik 14:00etara mota guztietako gaztak, jogurtak, izozkiak, kremak, mamiak... dastatu eta erosi ahal izango dira.

Euskal Herriko gaztarik onenari izena jarriko dion lehiaketa handia ere egun berean izango da: 8 kategoria desberdin egongo dira eta 30 pertsonak osatutako epaimahaiak izendatuko du gazta txapelduna.

Epaimahaiak irabazlea adosten duen bitartean, dastaketa gidatua egingo da Beotibarren, gazta barietate zabala ezagutu eta dastatzeko aukera paregabea izango direlarik. Ondoren, eta azokari amaiera emateko, XIV. Frisoi Txapelketako sariak banatuko dira.

Irakurri hemen programazio osoa.