Vous êtes ici

Tolosako Inauteriak 2024: egitaraua

30/01/2024 |

Otsailaren 8tik 14ra ospatuko ditugu inauteriak Tolosan. Zatoz jaietaz gozatzera!

Badatoz Inauteriak! Egun batzuk besterik ez dira falta gure hiria kolorez, musikaz, festaz, mozorroz eta jendez betetzeko. Bai tolosarrentzat, bai kanpotar askorentzat, aurtengo ekintza eta nobedadeak jakitea ezinbestekoa da. 

Artikulu honetan Tolosako 2024ko Inauterien egitaraua uzten dizugu, egun hauetan izango diren jarduera guztien berri izan dezazun.

 

Otsailak 2

19:00 - Topic

Musika Eskolako kaldereroen kontzertua.

 

Otsailak 3 · KALDEREROAK

10:30 - Gernikako Arbolatik

Tolosako erraldoi eta buruhandiak, Tolosako dultzaineroez lagundurik.

12:00 - Aiz Orratz-Veleta elkartetik

Aiz Orratz-Veleta elkarteko txaranga.

12:30 - Leidor Aretoa

Haurrentzako jaialdia, Aiz Orratz-Veleta elkarteak antolatuta.

19:00 - Plaza Zaharretik

Kaldereroen konpartsa musika eskolako ikasleekin batera, Urdiña Txiki elkarteak antolatuta.

23:30 - Kalez kale

Incansables txaranga.

 

Otsailak 4

12:00 - Berdura plaza

Inauterietako kontzertua: Tolosako Udal Musika Banda eta Udal Txistulari Banda.

 

Otsailak 8 · OSTEGUN GIZENA

11:00 - Kalez kale

Udal Txistulari Bandak Inauterietako Zortzikoa joz egingo du ohiko ibilbidea.

11:45 - Udaletxea

Kabi-Alai elkarteak pregoia emango du.

12:00 - Plaza Zaharra

Suziria jaien hasiera iragartzeko.

12:00 - Plaza Berritik eta Plaza Zaharretik

Pintxana eta Kabi-Alai txarangen irteera.

16:30 - Zezen plaza

Zezen-festa, Pintxana eta Kabi-Alai txarangek girotuta. Ondoren, kalejira.

19:00 - Kalez kale

Aurrera Kirol Elkartearen danborrada.

22:30 - Txosnak

Akerbeltz, Azken Sustraiak, Balloon Frame eta Fresa Morango taldeen kontzertuak.

 

Otsailak 9 · OSTIRAL MEHEA

11:30 - Kalez kale

Ozenki Txistulari Taldearen kalejira.

16:30 - Zezen plaza

Zezenak, Kabi-Alai txarangak alaituta. Ondoren, kalejira.

19:30 - Kalez kale

Ostiral mehe eguneko danborrada.

22:30 - Leidor Aretoa

Ostiral Mehe eguneko jaialdia, Arpegi Taldeak antolatuta.

22:30 - Txosnak

MonkeyMan - Malec; LS, Eros Krk eta Calde Selektah; eta Nikotina eta Little Martin taldeen kontzertuak.

23:30 - Kalez kale

Jainekin txarangaren irteera.

 

Otsailak 10 · ZALDUNITA BEZPERA

11:00 - Gernikako Arbolatik

Tolosako erraldoi eta buruhandiak, Tolosako dultzaineroez lagundurik.

11:00 - Lapurdi plazatik

Aiz Orratz-Veleta elkarteko TXU-TXU Trena.

11:30 - Trianguloa plazatik

Dantzari txikien kalejira, Udaberri dantza taldeak antolatuta.

11:30 - Musika eskolatik

Musika eskolako ikasle bandaren kalejiraren irteera.

12:00 - Kalez kale

Kabi-Alai elkarteko txarangaren irteera.

17:00 - Kalez kale

Kabi-Alai elkarteko txarangaren irteera.

17:00 - Geltoki kaletik

Haur danborrada, Aiz Orratz-Veleta elkarteak antolatuta.

19:00 - Plaza Zaharretik

Tolosako Danborradaren irteera, Numen Dantza Eskolako kosakoen parte-hartzearekin.

19:30 - Txosnak

Desgaraian taldearen kontzertua.

22:30 - Txosnak

Ayvee, Katu eta Watsufly taldeen kontzertuak.

23:30 - Kalez kale

Oriako txaranga eta Iraunkorrak txaranga.

 

Otsailak 11 · ZALDUNITA

08:00 - Kalez kale

Diana, Tolosako Udal Musika Bandarekin.

08:45 - Kalez kale

Udal Txistulari Bandak, ohiko ibilbidea eginez, Inauterietako Zortzikoa joko du.

10:00 - Kalez kale

Txarangen irteera.

11:00 - Plaza Zaharra 

Sokamuturra Veleta txarangak alaituta.

11:00

Karroza eta konpartsen irteera.

15:45 - Kalez kale

Udal Txistulari Bandak Idiarena joz egingo du ohiko ibilbidea.

15:45 - Kalez kale

Burrunba elektrotxaranga zezen plazatik Euskal Herria plazaraino.

16:00 - Kalez kale

Kalejira Txapel Handi, Sukalde eta Alcoyano txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen plazaraino.

16:30 - Zezen plaza

Zezenak; txarangak eta Udal Txistulari Banda arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren, kalejira.

17:00 - Alondegia plaza (Euria egingo balu, Herrikide ikastetxeko frontoia)

‘Gora Bihotzak’ dantza eta kanta ikuskizuna haurrentzat.

17:30 - Txosnak

Verde Prato abeslariaren kontzertua.

19:00 - Zerkausia

Dantzaldia Txapel Handi, Sukalde eta Alcoyano txarangekin.

19:30 - Txosnak

Laket, Trikoma, Etxepe eta DJ EO taldeen kontzertuak.

22:30 - Plaza Berria

Gozategi taldearen kontzertua.

23:30 - Kalez kale

Oriako txaranga eta Kalean txaranga.

 

Otsailak 12 · ASTELENITA

09:00 - Kalez kale

Txarangen irteera.

09:00

Tarragona akordeoi taldea Musika Eskolako ikasleekin.

11:00

Aisialdiko karroza eta konpartsen irteera.

11:00 - Plaza Zaharra

Sokamuturra Gure Kaiola txarangak alaituta.

13:00 - Txosnak

La jodedera taldearen kontzertua.

15:30 - Oria kaletik

Euskadi Gazteako Jeep-a.

16:00 - Kalez kale

Kalejira Poca tripa, Tolosano eta Arco Iris txarangekin, Plaza Zaharretik zezen plazara.

16:30 - Zezen plaza

Zezenak; txarangak arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren, kalejira.

17:00 - Alondegia plaza

EIDER + DJ Oihan Vega.

19:00 - Zerkausia

Dantzaldia Tolosano, Poca Tripa eta Arco Iris txarangekin.

19:30 - Txosnak

Muxutruk, Debrass Band, Baskbilitx eta DJ Jotatxo taldeen kontzertuak.

23:30 - Kalez kale

Bonberenea eta Incansables txarangak.

 

Otsailak 13 · ASTEARTITA

06:00 - Plaza Zaharra, Berdura plaza, Felipe Gorriti plaza

Udal Txistulari Bandak Alborada joko du.

08:00 - Zezen plaza

Elkarteetako txarangek alaituta, Pattar zezena. Ondoren, kalejira.

11:00 

Karroza eta konpartsen irteera.

11:00 - Plaza Zaharra

Sokamuturra Aiz Orratz-Veleta txarangak alaituta.

12:00 - Euskal Herria plaza (Euria egingo balu, Berdura plaza)

Txarangen bilkura; San Esteban, Arco iris, Sukalde eta Txapel Handi txarangen eskutik. Ondoren, kalejira Kabi Alaraino.

15:45 - Kalez kale

Udal Txistulari Bandak Idiarena joz egingo du ohiko ibilbidea.

16:00 - Kalez kale

Kalejira Kabila, Urdiña Txiki eta San Esteban txarangekin, Plaza Zaharretik zezen plazara.

16:30 - Zezen plaza

Zezenak; Txarangak eta Udal Txistulari Banda arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren, kalejira.

19:00 - Zerkausia

Dantzaldia Kabila, Urdiña Txiki eta San Esteban txarangekin.

23:30 - Kalez kale

Incansables txarangaren irteera.

 

Otsailak 18 · PIÑATA

11:00 - Iurramendi egoitza

Poca-Tripa txaranga.

11:30 - Kalez kale

Musika Eskolako ikasleen banda konpartsa kaleetan zehar.

12:30 -  Leidor Aretoa

Kontzertua: Tolosako erraldoi eta buruhandiak, musika eskolako ikasleak eta The Herrikide’s musika taldea.

18:30 - Plaza Zaharra eta Solana kalea

Suzko zezenak.

 

Txarangen egutegia

Inauterietan inoiz izan bazara, jakingo duzu zenbat maite ditugun txarangak tolosarrok. Bakoitza zer egunetan eta nondik ibiliko den jakin nahi? Hona hemen egutegia, musikaz eta giro onaz gozatu ahal izateko (horiz, irteera egunak):

 

Egitaraua gorde nahi baduzu xehetasunik ez galtzeko, klikatu hemen.

Ondo pasa eta hiriaz gozatu. Gora Inauteriak!