Vous êtes ici

Audioguide pour visiter Tolosa

- Audiogida podkast formatuan.

 

17 kapitulu aurkituko dituzu podcast honetan, bakoitzak eraikuntza, kale edo plaza bati erreferentzia egiten diolarik.

 

Tolosako alde zaharretik zehar zure ibilbidea akzesibleagoa egiteaz gain, Tolosako eraikuntza, kale eta plaza esanguratsuenen inguruan hainbat bitxikeria, sekretu eta abesti topatu ahal izango dituzu audiogida hauetan, eta dena zure mugikorrean bertan. 

Podcast honen bitartez ibilbide oso bat egiteko proposamena egingo dizugu, Gaztelako atetik hasita, Alde Zahar osoa zeharkatuz San Francisco pasealekura itzuli baino lehen. Ibilbide osoa egin nahiko ez bazenu, zuk nahi duzun ubikazioari dagokion kapitulua entzun dezakezu. Gainera, intereseko tokietan kokatutako ondare plaketako QR-ak eskaneatuz gero, zuzenean toki horri dagokion kapitulua entzungo duzu.

 

Audiogida hau Spotify eta Google Podcast-en ere topatu ahal izango duzu nahi izanez gero.

 

Gainera, Tolosako eraikuntza eta kaleen inguruan gehiago jakin nahi baduzu, eta barnekaldean ezkutatzen dituzten altxor eta sekretuak ezagutu nahi badituzu, hemen bisita dezakezu aurtengo udan Tolosako Turismo Bulegoak eskainiko dituen bisita gidatuen eskaintza. 4 bisita gidatu izango dira aukeran: Tolosako Alde Zaharra, Tolosako Azoka, Tolosako 3 tenpluak eta Santa Maria Elizako bobeda.