Vous êtes ici

Errege magoak zirkuan

05/01/2021 |

Ekialdeko Errege Magoak zirkura gerturatu dira haur eta gaztetxoak agurtzera.

Urtarrilak 5eko gaua, gabon gauarekin batera, urteko gaurik zirraragarrienetako bat da haur eta gaztetxoentzako, ondo portatu ezkero jaikitzean zuhaitz azpian opariak jasoko dituztela baitakite.

Gaurko egunean arnasten den urduritasunaren jakitun izanik, Errege Magoek urtero ekialdetik egiten duten bidaia ordu batzuk aurreratzea erabaki dute, Tolosako haurrei bixita bat egiteko asmoz.

Osasun-neurri guztiak errespetatuz, herriko gaztetxoak agurtu eta opari-gutuna azken momenturako utzi duten umeen gutunak jasotzera gerturatu dira San Esteban auzoan kokatutako Gure Zirkuaren karpara. Neguko egun hotz honetarako sekulako plana!