Vous êtes ici

Jaigiro paregabean igaro da aurtengo Babarrunaren Festa

14/12/2024 |

Nabarmen geratu da babarrun gogoa zegoela Tolosan, a ze giro!

Gaur, abenduaren 18an, ospatzen ari da 2024ko Babarrunaren Festa. Uzta atzerapenak data aldaketa behartuta, tolosarrak gehiago itxaron behar izan genuen egun honetaz gozatzeko, eta honek, agerian utzi du gaur topatu den giroa.

Babarrunak, txistulariak, azoka, erraldoiak, festa, dastaketa… denetik elkartu da Tolosako kaleetatik zehar. Urtero, hitzordu garrantzitsua izaten da, herriaren ikur nagusienetakoa baita perla beltza.

Aurtengo uzta kozinatzen ikusteko aukera ere izan da, Babarrunaren Ekoizleen Lehiaketan batetik, eta bestetik, Lehiaketa Gastronomikoan.

Babarrunaren Ekoizleen Lehiaketan, Berastegiko Sebas Gartziarena izan da garaile. Aurtengo uzta irabazlearen garaikurra eraman du Ibaiondo baserriak etxera!

Gure Kaiola elkarteak antolatutako Lehiaketa Gastronomikoan aldiz, Iñaki Beitia eta Xabierrek osatutako bikoteak prestatu ditu hobekien babarrunak.

Hemendik, zorionak bi irabazleei! Eta zuretzat irakurle, oraindik badago zer ospatu, egun guztiko egitarau zabala baitago prestatuta (ikusi egitaraua tolosakoazoka.eus/babarrunak-en), hurbildu eta gozatu zuk ere egunaz!