Vous êtes ici

Tolosako urteko egunik gozoenaren laburpena GOXUA azoka berezian

28/10/2024 |

Sorpresa eta entretenimendu eguna izan zen larunbatekoa

GOXUA urteko egunik bereziena bihurtu da askorentzat, batez ere gozozaleenentzat erakargarritasun handia du. Izan ere, azoka berezi gutxi dira hau baino maiteagoak, bai helduenatik baita gazteenengatik ere. Gainera, aurten, joan den larunbatean, urriaren 26an egindako edizioan, modu aktiboan lagundu zuten programan eta ekintzetan.

Tolosako hiru ikastetxeetako umeek Tolosako Eceiza, Gozona eta Rafa Gorrotxategi gozotegiek lagunduta T itxurako bizkotxo erraldoi bat egin zuten, jai-giro eta gozoan.

Hori gutxi balitz, Triangeluan 20 postu baino gehiago jarri ziren, gozokiak eta postreak, oso produktu zerrenda zabala eskaini zuten! Erroskilak, pastelak, tartak, txokolateak, ponpak, xaxuak… Asko lehen orduan hurbildu ziren postuetatik, eta beste asko zain egon ziren herritar guztiei irekitako sagar-tarten lehiaketa amaitu arte.

Lehiaketa San Frantzisko Pasealekuan kokatu zen, eta epaimahai bikaina izan zuen: Elena Arzak, Eva Argiñano, Armintz Gorrotxategi eta Jon Sorarrainek osatua hain zuzen ere. Aurtengo irabazlea Maite Uribe izan da eta bere ahizpak jaso zuen saria.

Ze GOXUA dena! Guk dagoeneko aktibatu dugu atzera-kontua hurrengo ediziorako. Zuk, galduko duzu?