Tolosak 20.000 biztanleko langa pasa duela ospatuko du urriaren 26ko Goxua azoka bereziak
Aurtengoa 29. edizioa izango da, eta larunbatean, urriaren 26an ospatuko da. Guztira 22 postu izango dira larunbatean Trianguloa plazan, 09:00etatik 14:00etara. Hango eta hemengo postre eta gozoak ezagutzeko aukera zabala izango da: erroskilak, pastelak, tartak, txokolateak, nahiz bertako bonba eta xaxu ezagunak…
Urriak 26, larunbata, Trianguloa Plaza
9:00 - 14:00 |
Tolosa Goxua Azoka Berezia |
10:00 - 12:00 | Tolosako 3 ikastetxeetako umeek T formako bizkotxo erraldoia apainduko dute Tolosako Gozogileen laguntzaz. |
12:00 - 12:30 |
Bizkotxo dastaketa: Tolosako gozogileek bertaratutakoen artean banatuko dituzte. |
12:30 | Tolosa Kantari |
Urriak 26, larunbata, San Frantzisko Pasealekua
10:00 - 12:00 |
XXIX. Postre lehiaketa: zurea da Sagar Tartarik onena? |
10:00 - 11:00 |
Tartak aurkezteko epea |
11:00 - 11:30 |
Epaimahaiak sagar-tartak dastatuko ditu: Elena Arzak, Eva Arguiñano, Armintz Gorrotxategi eta Jon Sorrarain. |
11:45 - 12:00 |
Sagar tarta lehiaketaren sari banaketa |
Ohikoa baino bereziagoa izango da Goxua tolosarrontzat. 20.000 biztanleko langa pasa du udalerriko erroldatuen kopuruak eta mugarri horri keinu bat egin nahian, Tolosaren ikur den ‘T’ formako bizkotxo erraldoi bat sortuko dute herriko gozogileek, hiru ikastetxeetako ikasleekin batera. Ondoren, eta ohikoa den moduan, herritarren artean banatuko da.
Hain zuzen, Herrikide ikastetxeko, Samaniego Herri Ikastetxeko eta Laskorain Ikastolako ikasleek bizkotxoa egiteko ardura izango dute.
Sagar Tarta Lehiaketa
Ohiko postre-lehiaketa ere egingo da, baina aurtengoa San Frantzisko Pasealekura lekualdatuko da. Parte hartu nahi duen orok tarta 10:00etatik eta 11:00etara aurkeztu beharko du tarta, erabili eta botatzeko erretilu edo ontzi batean. Unean bertan egingo da izen-ematea eta erabilitako errezeta aurkeztu beharko da. Parte hartzaileek gutxienez 18 urte izan beharko dituzte. Informazio guztia hemen: udala.tolosa.eus