Hemen zaude

Ibilbide osoa audiogidarekin

Ongi etorri Tolosara!

Audiogida honen bitartez aurrez diseinaturiko ibilbide bat proposatuko dizugu, Tolosan zehar zure ibilbidea irisgarriagoa egiteaz gain, zure mugikorraren laguntzaz Tolosako eraikuntza, plaza eta kale esanguratsuenen inguruan hainbat bitxikeria eta informazio gehigarria jaso ditzazun. Hasi ezazu ibilbidea Gaztelako Arkutik eta jarraitu proposatzen dizugun ordena esperientzia guztiaz gozatzeko.

Audiogida hauetan ez duzu topatuko ondare plaketan irakurri dezakezuna soilik: historia osatzea izan baita gure helburua!